TENPORA MUSIKA TALDEA KIMETZ KONTAKIZUN LABURREN SARI BANAKETAN

Kimetzen XXIV. kontakizun laburren sari banaketarekin batera  “Tenpora” taldearen kontzertu akustikoa izango da. Hitzordua ostiralean gaueko 22:00etan Barrenan

Ordiziako Kimetz Emakume Elkarteak, urtero antolatzen duen literatur lehiaketako sariak banatuko ditu datorren ostiralean.  Ekitaldi hori osatzeko, Tenpora taldearen kontzertua izango da. Sari banaketa 22:00etan hasiko da, eta segidan egingo dute musikaren emanaldia “Tenpora akustikoan”, Barrena Kultur Etxean. Sarrera, debalde izango da.

Esperientzia zabaleko bost musikariek osatzen dute “Tenpora” pop-jazzeko proiektu hau: Asier Oleaga (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Juantxo Zeberio Etxetxipia (teklatuak), Elene Arandia (ahotsa) eta Beñat Barandiaran (gitarra elektrikoa). Bost musikari hauek 2013ko martxoan elkartu ziren, eta euren lehen lana 2015ean kaleratu zuten: Mundu berria.

“NIKOLAS LEKUONA” VII. ESTATU MAILAKO ARGAZKI LEHIAKETAREN ERAKUSKETA

Maratón de Aitzkorri. Miguel Cavero Carazo. Premio LOCAL Maiatzaren 25etik ekainaren 16ra.Inaugurazioa ETA SARI BANAKETA: Ostirala, maiatzaren 25a, 19:00h.

 

Maiatzaren 25etik ekainaren 16ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan  “Nikolas Lekuona VII. estatu mailako argazki lehiaketan aukeratutako lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa eta sari banaketa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

RICARDO GOMEZ-en (“Ritxar”) “El fin justifica los miedos” liburuaren aurkezpena

Aurkezpena ostiralean, maiatzak 25a, 18:15ean D’Elikatuz gunean

Datorren ostiralean D’Elikatuz gunean, Ritxar Gomezen(Vigo-Ordizia) “El fin justifica los miedos” nobelaren aurkezpena izango da. Aurkezpena egile berak egingo du. Herritar guztiei gonbidapena luzatzen diegu aipatutako ekitaldian parte hartzera animatu daitezen.

HERRIKO KUADRILLEI BILERA DEIALDIA, SANTA ANA JAIEI BEGIRA

Datorren astelehenean, maiatzak 7a, izango da bilera, 19:00etan, Udaletxean

Ordiziako Udaleko Jai batzordeak bilera baterako deia egin die herriko kuadrillei Santa Ana jaiei begirako hainbat gaiei buruz hitz egiteko. Bilera datorren astelehenean izango da, 19:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan. Honako gaiak tratatuko dira: iazko jaien balorazioa, 25eko gaupasa eta goizaldeko danborrada (matutina), Kuadrillen eguna eta festetako programa. Bileran hartuko diren erabakien garrantzia ikusita, dei berezia egiten zaie kuadrillen ordezkariei bileran parte hartzeko.