Image
Image

ORDIZIA KOLOREK KULTUR ARTEKO TOPAKETA ASTEA ANTOLATU DU

Azaroaren 2tik 13ra izango da eta parte hartzeko deia luzatu da

Ordiziako Udalak, azaroko bigarren asterako, KULTURARTEKO TOPAKETA ASTEA antolatu du. Herriko hainbat eragile bildu da Ordizia Kolore Bilguneak deituta, Ordiziako errealitate kultur anitza nabarmentzeko. Honetarako, ondorengo eragileen partehartzea ezinbestekoa da: Emaneurre, Txoznetako batzordea, Amets Bide, Garagune, Kimetz, Bertso Eskola, tabernariak, Majori Kiroldegia, etab.

Immigrazioaren fenomenoa herritarren artean kezka eta nahasmena sortzen dituen gai nagusi bihurtu da. Seguruenik, hartu duen abiadura eta intentsitateaz gain, ezjakintasunagatik izango da, baina baztertezina den errealitate honen aurrean, ezin ditugu begiak itxi. Herritar arrunt eta botere publikoak behartuta gaude honi aurre egitera, etorkizun hurbilerako izan ditzakeen inplikazio eta ondorioak ezagutzeko. (...)

EUROPAKO ONDARE JARDUNALDIAK

Larunbatean, solasaldia eta bisita gidatua Domingo de Zabalaren inguruan.

Larunbatean, Patxi Garmendia "Mendigar" irakaslearen eskutik solasaldia eta bisita gidatua izango da D'Elikatuz gunean. Gaia " Domingo de Zabala. Vida de un aventurero/Domingo de Zabala. Abenturazale baten bizitza". Hitzordua larunbatean goizeko 11:00etan.

Domingo de Zabalak (  1535-1614 ) Lepantoko kanpainan parte hartu zuen, Luis de Requesens-en segizioan administrazio militarraren enplegatu gisa (kontulari), eta bere jaunaren konfiantza pertsonalari esker, Granada galera agindu zuen, borrokan leku neuralgikoan kokatuta, ohi ez bezalako heroitasuna zabalduz eta hiru ontzi turkiar harrapatuz. Ez lehenago ezta Lepantoren ondoren ere Zavalak ez zuen bete ontzi-agintea ez marinel-funtzioa ere, aldiz, karrera burokratiko luzea eta bikaina izan zuen gerra eremuan (Flandeseko Gobernu orokorreko Estatu eta Gerra Idazkaria) eta kontabilitate eremuan (Ogasunako Kontulari Handia), Ogasunako Batzorde Gorenaren parte izatera eramango lukeena.

ORDIZIentziaA ZIKLOAREN BIGARREN HITZALDIA

Ostiralean Barrenan jauregian, arratsaldeko 19:00tan "La aventura de la dendrocronología en el País Vasco" izenburuko hitzaldia

Lemniskata Elkarteak antolatuta, ostiralean, urriaren 21a, Ordiziako Barrena jauregian, arratsaldeko 19:00tan "La aventura de la dendrocronología en el País Vasco" izenburuko hitzaldia eskainiko digu Arkeolan fundazioko Josué Susperregik.

Dendrokronologia (dendros, zuhaitza, eta cronos, denbora, hitz grekoetatik eratorria) da, bere adierarik zabalenean, zuhaitzen hazkundearen urteroko eraztunak datatzen dituen zientzia. Beste era batean adierazteko, zuhaitzen hazkundearen urteroko eraztunak identifikatzea eta eraztun bakoitzari, era zehatzean eta huts egiteko modurik utzi gabe, egutegi absolutu batean urte jakin bat ematea, non azken urtea bizi duguna den, helburu dituen metodoen multzoa da.

 Hara nola, aipatutakoa lortzearren, Gipuzkoan haritzaren erreferentzia kurba osatzeari ekin diote.Hitzaldiaren amaieran, solasaldia, ohikoa den moduan janari eta edariz lagunduta.

ABESBATZEN JAIALDIA OSTEGUNEAN ZABALDUKO DA

Alemaniako Daarler Vocal Consort taldea ostegun honetan Parrokian, arratsaldeko 8etan.

Datozen egunetan, Ordiziako Eliz Parrokian eta Ordiziako Kultura sailak antolatuta, Tolosako Ekinbide Etxea (CIT), lau abesbatzeen kontzertuak izango dira entzungai. Urria heldu da eta berarekin batera Nazioarteko Abesbatzen Jaialdiaren edizio berria. Berriro ere Ordizia eta Goierriko  musikazaleak kultura tradizio desberdinetako ahots-taldeak entzuteko aukera izango ditu, kalitate handiko abesbatzak hain zuzen ere. Ezbairik gabe, aurtengo edizioak musikazale askok erakarriko ditu Ordiziako Parrokira.

Kontzertuen egunak hauxek dira:

-          Urriak 20, osteguna: Daarler Vocal Consort (Alemania)

-          Urriak 29, larunbata: Olga Vocal Ensemble (Holanda)

-          Urriak 30, igandea: Balta Emakumeen Abesbatza (Letonia)

-          Urriak 31, astelehena: San Nicolas Abesbatza (Litija-Eslovenia)

Kontzertu guztiak Ordiziako Parrokian, arratsaldeko 20:00etan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image