Datu orokorrak

IKUSI: Eustat Ordiziako Datu Estatistikoak

Geografia

goitik

Ordizia, Gipuzkoako hegoaldean dago kokaturik, Goierriko eskualdean, Oria ibaiko haranaren goialderantz, Tolosako epaibarrutiaren barruan. Bere koordenatu geografikoak hauek dira, mendebaldeko longitudea 1° 30' 30"eta iparraldeko latitudea 43° 03' 10". Herrigunea, udalerriaren erdialdean dago, Oria ibaiaren ezkerraldeko lautadan eta 155 bat m.ko latitudean.

Udalerria ibai haranean kokatuta dago, lurra ibaiz bi aldeetatik igotzen da, altuera haundiegia lortu gabe, gehiengo altuera iparmendebalderantz lortuz, Odetagoenan (729 m.), hain zuzen, udalerriko hegoaldean altuera gutxitzen joaten da, Etxazpi-Putzuaranen (Oiangu) 328 m.etara iritsiz.

Udalerriko gutxiengo altuera San Juanen dago 130 m. Sare hidrografikoa horrela dago osatuta, Oria ibaiak egomendebaldetik ipar-mendebaldera zeharkatzen du lurraldea, eta lurra ureztatzen duten beste zenbait erreka daude, aipagarrienak hauek direlarik: Mariaratz mendebaldeko mugan eta San Juan ekialdekoan.

Arama eta Lazkaoko herrietako mugeetan, Amundarain ibaia eta Sempere-berri erreka daude. Udalerria kokatuta dagoen lurra, gehiengo batean Oria ibaiko lubera da,inguruko lurrak, berriz, flyschoide sedimentu desberdinez osatuta daude, harearrizko-kararrizko-buztintsu.

Landaretzak, klima heze-epel eta euri-zaparrada ugariren ezaugarriak biltzen ditu,horregatik kaduzifolio atlantiar adartsuez osatuta dago, haritza, gaztainondo eta pagoaren gisakoak, hauen hedadura gutxituz joan da baso-landatzea dela medio, insigni pinua landatu baita errentabilitate industriala haundiagoa duelako.

Mugak

Ordiziak Itsasondo du iparraldeko mugan, San Juanen dagoen errekako zati bat eta Aramatik bereizten duen Amundarain ibaia. Ekialdean Oria eta Amundarain ibaiak ditu. Hego-ekialdean Zaldibia du mugarria. Hegoaldean,Lazkao herritik bereizten duen Sempere-Berri erreka. Mendebaldean, Lazkao eta Beasain, Mariaratz errekak zeharkatzen duen tokitik eta ipar-mendebaldean Beasain.

Antolaketa

Herrigune nagusia alde zaharraren inguruan dago, bere itxura eliptikoak behe-Erdi Aroa dakarkigularik gogora. Karlistaden ondoren, herriko harresiak bota ziren eta herria zabaldu zen alde zaharraren inguruan, eta garai bateko errepide nazionalari jarraituz, egungo Filipineta eta Urdaneta kaleetaraino. Herriaren zabalketa 60 eta 70eko hamarkadetan gertatu zen,udalerriko ekialdean, alegia, Otegi-Enea, Altamira eta Bustuntza auzoak sortu zirenean Oria ibairen eskubialdean. Azkeneko zabalketa haundia Sanperio eta Arramendi kale inguruan gertatu da. Beasain, Lazkao eta Ordiziako garapen hiritar eta industrialak, Oria haraneko udalerrien arteko mugak nahasten ditu.

Biztanlegoa

XV. mendearen bukaeran Ordiziak 500 biztanle inguru zituen. Biztanlegoaren gehikuntza mantso baina eten gabe gehituz joan zen XIX. mendearen bukaerara arte, geroztik 80ko hamarkadara arte gehikuntzaren erritmoa areagotu zen. 80ko urteaz geroztik, biztanlegoa gutxituz joan da poliki-poliki.

Año..... Habitantes 1857....... 1.115
1877....... 1.376
1900....... 1.421
1910....... 2.318
1920....... 3.059
1930....... 4.423
1940....... 4.435
1950....... 4.769
1955....... 5.704
1960....... 6.790
1965....... 8.344
1970....... 9.465
1975...... 10.327
1981....... 9.724
1983........ 9.803
1986........ 9.448
1991........ 9.325
1994........ 9.316
1995........ 9.238
1997........ 9.088
1999........ 9.118
2000 ....... 9.089
2001 ....... 9.039
2002 ....... 9.021
2003 ....... 8.962
2004 ........8.926
2005 ....... 9.025
2006 ....... 9.188
2007 ........9.600
2008 ....... 9.523

              2009........ 9.759                          2010........ 9.809             2011........ 9.819 

2012........ 9.769

2013........ 9.838

2014........ 9.856

2015.........9.846

2016.........9.875

1768....... 691 1787....... 641 1802....... 832 1828....... 1.100

Euskararen ezagutze mailan gertatutako bilakaera

  1981 1986 1991 1996 2001 2006 2011
Euskaldunak
Erdi-euskaldunak
Erdaldunak

 

% 41,71

% 20,85

% 37,44

 

% 47,94

% 18,01

% 34,04

 

% 52,53

% 17,77 

% 29,69

 

% 56,67

% 18,62

% 24,72


 

 

% 59,7

% 18,9

% 21,3

 

%58,2

%20,8

%21

 

%57,2

%20,9

%21,8

Ekonomia Arloan

Ordiziako biztanlego aktiboan (2011ko errolda) 4.368 pertsona daude, hauetatik 623 (%14,2) data horretan langabezian zeuden. Azken kolektibo honen barruan 81 pertsona lehenengo lanpostuaren bila zebilen.

Lehen sektoreak ez du garrantzi handirik Ordizian, lan egiten duen jendearen artean %0,10 baino ez da sektore horretan aritzen dena. Ustiatzen den nekazal azalera udalerriko %60koa da, %0,1 lur landuetara, %27 larre iraunkorretarako, %48 baso zuhaitz espezietarako, eta beste zenbait azalera %24,6. Aldapa gogorrek eragozten dute artalde batzuen larraketa, baina Ordizia Enirio-Aralarko Mankomunitatearen barruan dagoenez, larreak zabaltzen dira, beste zenbait udalerrirekin batera ustiatzen baititu larreak. Nekazal lurretako zati haundi bat saldu da lantegi eta pabilioi industrialak bertan eraikitzeko.

Biztanlego aktiboaren portzentairik garrantzitsuena bigarren eta hirugarren sektoreetan dago. Industria sektorearen barruan enpresa metalurgiko txikiak dira nagusi. Ordiziako enpresarik garrantzitsuena Orkli Kooperatiba da, kalefazio eta ur berorako erregulazio, segurtasun eta kontrol osagaiak egiten dituelarik. Nahiz eta gure ondoko herrian kokaturik egon, Beasainen alegia, CAF enpresa aipatu beharra dago, gure udalerriko langile kopuru haundi batek bertan lan egiten baitu, eta Ordizian ere instalazioak dituelako. Biztanleriaren %26,7 aritzen da sektore horretan. Eraikuntza sektorean, berriz, %15,7 aritzen da.

Hirugarren sektorean, Ordiziako jende kopuru handiak lan egiten du (%57,50) eta eskualdean tradizio handia izan du beti. Ildo honetatik asteazkenero egiten den azokak garrantzi handia izan du. Senideen arteko txikizkako merkataritza da nagusi, produktu desberdin askorekin: jantzi, elektrodomestiko, oinetako, altzari dendak… Horrez gain, saltoki handi bat ere badu aspaldidanik.

Komunikabideak

Ordizia ososorik sartuta dago merkatal sarebideetan eta herri garrantzitsuekiko harremanetarako lotuneak ditu. Komunikabiderik garrantzitsuena N-1 da, Madril-Irun, baita Beasain, Bergara eta Durangorekin lotzen duen eskualdeko errepidea aipatu beharra dago ere, bai batak eta bai besteak trafiko haundia dute lurraldeko garapen industriala dela eta. Gainerako bide guztiek lotzen dute Ordizia eskualdeko herriekin, (Itsasondo, Arama, Zaldibia...), hauetatik Ordiziatik abiatuta Lazkaora doan errepidea dugu, honek lotzen zuen eta lotzen du gaur egun ere Gipuzkoa Nafarroarekin, (Etxarri-Aranatz, Lizarra), bide honek zuen garrantzia galduz joan da, Etxegarate Nafarroarekin lotzen duen errepidearengatik. Madril-Irun, Renfeko linea dela eta, trenbidearen bidez komunikatuta dago.