lasterbidean zuriEkainaren 2an egingo da lasterketa lehenengoz

Lasterbidean lasterketak, nazio elkartasun lastekertak, euskal preso eta iheslari politikoak lehenbailehen Euskal Herrira bidean, etxera bidean jartzea du helburu.

Ekainaren 2an, igandean, ospatuko da Lasterbideanen lehen edizioa. Bi ibilbide izango ditu: luzea eta mota. Luzeak 8,13 km-ko luzera dauka; motzak, aldiz, 4,25 km. Lehena 12:00etan hasiko da eta motza 15 minutu lehenago, 11:45tan. Biak ala biak Oiartzungo Plazan hasi eta bukatuko dira.

Ibilbide luzerako izen emate epea 19an amaituko da eta 15 euro ordaindu beharko dira. Aldiz, motzerakoa egunean bertan egitea nahikoa izango da. Plazan horretarako egokituta egongo da gune bat goizeko 9:00etatik 11:00etara irekia; 2 euro ordaindu beharko dira.

Ordiziako Herrirakoak, beraien aldetik, prest daude nahikoa korrikalari bilduz gero autobusa antolatzeko. Inork eurak antolatutako autobusean joan nahi izango balu, maiatzaren 26a baino lehen eman beharko du izena Majori Kiroldegian (egun osoz), Udaleko harreran (goizez) 943 88 58 50, Barrena Kultur Etxean (arratsaldez) 943 80 56 30 edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.

Hemen ikusgai Ordiziako Herrirakoek egindako idatzia: