auzo-konpostaZelai partikularrik ez duten etxeek konposta egiteko aukera izango dute aurrerantzean

Etxean sortzen dugun materia organikoa, gure hondakinen %40 inguru, aprobetxatzeko aukera izaten dugu; eraldatze prozesu natural baten ondorioz konpost bihurtzen baita materia.

Ordiziako Udalak Auzokonpostaren kanpaina berria Arana auzoan abiatuko du; Araba kaleko lorategian kokatu nahi baita lehen auzokonpost gunea. Hala ere, kanpaina ez da aipatutako auzora soilik mugatu nahi, herritar orori eskaini nahi zaio aukera. Egiten diren eskaera kopuruen arabera, Udalak aztertuko du beste zenbait guneetan auzokonpostagailuak jartzeko egon daitezkeen aukerak.

Sasietak ikastaroa, konpostagailuak, aholkularitza eta jarraipena eskainiko ditu. Ordiziako udala berriz, bere aldetik, gunearen egokitzapenaz arduratuko da.

Otsailaren 26ean, herritarrek sistemaren nondik norakoak ondo ezagutzeko aukera izan zuten eta geroztik izena emateko aukera ireki da. Martxoak 12an izena ematen dutenei Auzokonpostari buruzko ikastaroa eskainiko zaie Ordiziako Udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan.

Izena emateko deitu hona:
943 164875