imagesInteresatuta dagoen bizilagun orori zuzendua

Auzokonpostaren kanpaina berria martxan jarriko dute Arana auzoan; Araba kaleko lorategian kokatu nahi baita konpostagailua. Hala ere, kanpaina ez da aipatutako auzora soilik mugatu nahi. Herritar orori eskaini nahi zaio aukera. Horregatik, interesatuta dagoen edonork eman ahal du izena informazioa jasotzeko eta konposta egiteko.

Egiten diren eskaera kopuruen arabera, Udalak aztertuko du beste zenbait gunetan auzokonpostagailua jartzeko egon daitezkeen aukerak. Lehen kanpainatik, Arana auzoarena, aurrera interesa dutenen kopuruak minimo jakin bat izan beharko du azpiegitura berriak ezarri edo ez erabakitzeko.