Image
Image

ZOZOMIKOTE IPUIN BILAKATU DA

Argitalpenak festa eta kultura uztartu ditu

Ordiziako Zozomikotek, ordiziar pertsonaiak, liburua du.  Kalderero egunean etortzen da barrabaskeriak egitera eta festetan ere bere presentzia izaten da erraldoi forma  hartu zuenetik. Duela hamar urtetik hona indartze prozesu batean murgilduta daude Ordiziako Kaldereroak, eta indartze horri laguntza ematearren sortu zen Zomikoteren pertsonaia. Orain liburua egin zaio. Aste honetan aurkeztu dute prozesuan parte izan direnek.

ORDIZIAK GOIZANERI ONGI ETORRIA EGINGO DIO OSTIRALEAN

Emakume baserritarraren omenez eskultura inauguratuko da eta baserriko jantzien pasarela egingo da denak uztartuz

Ordiziako Gabonetako kanpainari irekiera emango zaio ostiral honetan 19:30tan. ‘Goizane’, emakume baserritarra omenduko duen eskultura inauguratuko da Plaza Nagusian eta, honekin bat eginez,  “Iragana orainean” euskal jantzien pasarela egingo da.  Gabonetako argiak ere piztuko dira.

BARRENA KULTUR ETXEKO ERAKUSKETA ARETOAN ORTZADAR ELKARTEAREN ARGAZKI ERAKUSKETA

Erakusketa  asteazkenean, hilaren 9an,  inauguratuko da arratsaldeko 19:00etan.

 

Abenduaren 9tik urtarrilaren 4ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan “Ortzadar Ordizia VI. Argazki erakusketa” izango da ikusgai. Erakusketako ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da.

Ortzadar Argazki Elkartekohainbat partaideren lanak daude ikusgai: Aitzol Arruabarrena, Amaia Oar-Arteta, Angel Fernandez “Sakatxa”, Carlos Iraeta, Francisco Albarran, Iñaki Hidalgo, Jose Ignacio Rodriguez, Joxemi Romero eta Miguel Cavero.

OROITH ABESBATZAK ETA ET INCARNATUS ORKESTRAK AMAIERA EMANGO DIE ORDIZIAKO BARROKO AIRE PROGRAMAREN XXX. EDIZIOARI

Barroko zikloaren amaiera igande honetan, Parrokian, 18:30ean

Ordiziako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Barroko Aire zikloak, Ordizian arrakastaz ospatu dena, amaiera bikaina izango du igande honetan, Ordiziako Oroith Abesbatzak eta “Et Incarnatus” orkestrak eskainiko duten kontzertu interesgarriarekin. Bakarlari gisa Amália Ibañez sopranoa eta Lucia Gómez kontraltoa arituko dira, Migel Zeberio zuzendaritzapean. Kontzertua igandean, arratsaldeko 18:30etan Ordiziako Eliz Nagusian.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image