1941 001Danborradaren argazkien bilketa eta bandako kide ohiei deialdia

Dagoeneko biltzen ari dira Danborradaren argazkiak eta bideoak ondoko adibidetan ikus daitekenez. Ziur gaude oraindik material asko falta dela biltzeko, beraz Batzordeak erakusketan erakusteko moduan jar daitezkeen argazki eta agiriak jasotzeko dei berezia egiten du berriro. Material hori duen edonork ekar dezake Barrena Kultur Etxera (943 805630), eta hor bertan agiri hori digitalizatu eta kopia egingo dugu, norberak etxera momentuan eraman dezan.

 

Horrekin batera, Bandako kide ohiei Mendeurrena dela eta antolatuko den Beteranoen Danborradan parte hartzeko deia egiten diegu. Interesa duten guztiek Barrena kultur Etxean izen eman dezatela.