GIZA ESKUBIDEAK ALDARRIKATUZ EKINTZA GEHIAGO EGINGO DIRA AURTEN

Datorren astean izango da hurrengoa eta abenduaren 18an azkena

Ordizia Hiri Hezitzailea ekimenaren baitan, Giza Eskubideak Herrira programak urte bukaera bitarte gogora ekarriko dituen egunak ezagutzera eman dituzte Zinkunegi anaiak (Dar Dar Produkzioak ), Joseba Aranburu zinegotziak eta OHHko Eritz Perlines teknikoak.  “Giza Eskubideak Herrira” proiektuak bi atal nagusi ditu: ‘Giza Eskubideak Lantzen Antzerkiaren eta Zinemaren Laguntzaz’ eta ‘Elkarrekin’.

Proiektuaren bi atalak Giza Eskubideen inguruko sentsibilizazio orokor batetik abiatzen dira. Egunerokotasunean jende artean gertatzen diren Giza Eskubideen urraketak aztertuz, Giza Eskubideen aldarrikapena errealitate konkretura hurbiltzen saiatzen dira. Ondoren, urraketa horien aurrean herritarren inplikazioa bilatzen da, guztion artean errealitateari aurre egin eta hau aldatzen saiatzeko.

Udalarekin eta hainbat eragilerekin honakoak antolatuko dira:

Urriak 16- Elikaduraren Mundu Eguna + Urriak 17- Pobrezia Erauzteko Nazioarteko Eguna

Urriak 21ean ospatuko da. D likatuz eta  OrdiziaKolorerekin elkarlanean antolatuta.  Ekintza hau 2016 eta 2017an ere bermatu zen, eta aurreko urteetakoen antzekoa aurreikusten da.  2017an, 300 kilo janari bildu genituen alimentuen bankurako eta aurtengo ekintzak helburu berdina izango du.

Azaroak 16– Tolerantziaren Aldeko Nazioarteko Eguna 

Barrena parkean dagoen Tolerantziaren Zuhaitzean, elkarretaratzea egingo da, eta hainbat eragilek hartuko dute parte eta herritar guztiak daude gonbidatuta.

Azaroak 25- Emakumearen kontrako Biolentziarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna

Udaleko berdintasun sailarekin elkarlanean, Giza Eskubideak Herrira Nazioarteko laburmetraien lehiaketako bi labur proiektatzeko aukera izatea espero da.

Azaroak 30- Hiri Hezitzaileen nazioarteko eguna

Zehazteke!

Abenduak 3 – Euskararen Nazioarteko Eguna + Abenduak 3 – Ezgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna

Garagune eta udaleko euskara arloarekin elkarlanean ekintza edo programaren bat aurrera  eramatea da asmoa. Ezgaitasuna duten pertsonen ikusgarritasunean eta sozializazioan aurrera pausoak eman nahi dira. Aldi berean pertsona hauek euskararen mundura hurbiltzea ere helburuetako bat da.

Abenduak 10 – Giza Eskubideen Eguna

Abenduaren 5ean Giza Eskubideak Herrira laburmetrai lehiaketaren finala eta sari banaketa egingo da. Bakea Bizikidetza eta Giza eskubideen gaia proiektu honen ardatzean daude.

2016ean, Glencree dokumentala proiektatu eta dokumentalean parte hartu zuten Maixabel Lasa, Galo Bilbao, Patxi Elola eta Karmen Galdeanorekin  solasaldi bat burutu zen.

2017an Giza Eskubideen Urraketak Euskal Literaturan izeneko jarduera eraman zen aurrera, Patxi Zubizarreta, Edurne Portela eta Iban Zaldua izan ziren gonbidatuak.

2018anBakea Bizikidetza eta Giza eskubideen arloan bermatuko den proposamenaren diseinuan ari dira lanean, eta epe motzean emango dugu jakitera atal honen proposamena.

Abenduak 18- Migratzailearen Nazioarteko Eguna

Ordizia Kolorerekin elkarlanean ekintza programa bat aurrera eramatea aurreikusten da.