TENPORA MUSIKA TALDEA KIMETZ KONTAKIZUN LABURREN SARI BANAKETAN

Kimetzen XXIV. kontakizun laburren sari banaketarekin batera  “Tenpora” taldearen kontzertu akustikoa izango da. Hitzordua ostiralean gaueko 22:00etan Barrenan

Ordiziako Kimetz Emakume Elkarteak, urtero antolatzen duen literatur lehiaketako sariak banatuko ditu datorren ostiralean.  Ekitaldi hori osatzeko, Tenpora taldearen kontzertua izango da. Sari banaketa 22:00etan hasiko da, eta segidan egingo dute musikaren emanaldia “Tenpora akustikoan”, Barrena Kultur Etxean. Sarrera, debalde izango da.

Esperientzia zabaleko bost musikariek osatzen dute “Tenpora” pop-jazzeko proiektu hau: Asier Oleaga (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Juantxo Zeberio Etxetxipia (teklatuak), Elene Arandia (ahotsa) eta Beñat Barandiaran (gitarra elektrikoa). Bost musikari hauek 2013ko martxoan elkartu ziren, eta euren lehen lana 2015ean kaleratu zuten: Mundu berria.

Kontzertuak eskaintzen ibili ondoren ia urtebeteko isilaldia hartu zuten kantu berriak konposatu eta prestatzeko, eta 2017ko urrian etorri zen bigarren estudioko lana. Taldearen soinu propio zirraragarria pop musika, jazza, soula, fusioa eta rock progresiboaren artean jolasean dabil. Kantu eder eta arnas luzekoak. Barnerakoiak, baina intentsitate handikoak, eta, berriz ere, Karlos Linazasoro eta Harkaitz Cano idazle handien konplizitatea lagun, kantuen hitzak sortzeko orduan.

Hemen duzue taldeak jasotako hainbat kritika:

 

(...) Proiektu interesgarri ugari argitaratzen dira udazkenean, Durangoko Azokara begira asko, eta anabasa horretan galdu egiten dira hainbat. Bada, pozten naiz guztien artean disko hau entzuten hasteko egin nuen hautuaz.

Ihintza Orbegozo (BERRIA, 2017ko abenduak 17)

 

(...) Tenpora deja toneladas de sensibilidad en los diez cortes que contiene “Itzulika”, tanto desde el lado de la partitura como por las letras aportadas por Harkaitz Cano, Karlos Linazaroso, el propio Zeberio o Barandiaran (...)

...son unas cuantas canciones las que destrozan el alma, exista o no: “Munduko hiritar”, sublime, o “Lesbos”, “Lampedusa”, la despedida con “Argiak itzali” o “Itzulika”, de texto directo y quizá la más quedona (...)

Pablo cabeza (GARA, 2017ko azaroak15)

 

(...) Ederra da ITZULIKA.

Sehaskaz eta itoz eta uretan egindako zuloz betea. Baina zentzuen gozamenari ukorik egiten ez diona. TENPORA, puri-purian.

Badu diskoak, nola esan, zerbait “integrala” , edo kontzeptuala nahiago bada, kantu guztiek zerbait osoa eta betea osatuko balute bezala. Jar daiteke diskoa eta itzulika utzi eta nabigazioko etapa ezberdinetan zaudela sentitu.(...)

Domina jartzeko modukoa !

Zuzenean ikusteko irrikaz. Harkaitz Cano

 

(...) El grupo guipuzcoano, con mucho apellido ilustre, eleva la elegancia con arreglos de alto nivel, en un terreno propio con briznas de pop, jazz, soul, fusión y hasta rock progresivo. Rico y sutil.

Ricardo Aldarondo (EL DIARIO VASCO, 2017ko azaroak 17)