Irekiera ekitaldia ospatuko da otsailaren 5ean 19:00etan Barrenako atarian.

 “Valkyrja” Imanol Mendizabal ordiziarraren lehen argazki erakusketa da. 2017an zehar Islandian eginiko 25 argazkiz osatzen da. Lan honetan egileak Europa iparraldeko mitologia ildo nagusitzat hartuz eta Islandiako egunerokotasuna eta bertako biztanleek inguruarekin duten hartu-emana uztartuz ikuspuntu alternatibo bat eskeintzen du. Hau da, Islandiaren interpretazio neo-mitologiko garaikide bat.Egileak azken hiru urteak eman ditu Islandian lanean. Orokorrean arlo turistikoan aritu den arren, lehen sektorean ere lan egin du eta islandiar familia bat barrutik ikusi eta haiekin bizitzeko aukera ere izan du. Horrela, herriladearen eta bere kultura eta bizimoduaren ikuspuntu alternatibo eta natiboago bat barneratuz.

Argazkilaritza teknika tradizionalak soilik erabiliz Barrena kultur etxean, “Ortzadar” argazkilaritza elkartearen laborategian eskuz film negatibotik handitutako argazkiek osatzen dute erakusketa.