LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Aste honetan, urriaren 14ean eta 15ean, 64 urte beteko dira 1953. urtean izandako uholdearenak. Prezipitazioak izugarriak izan ziren ordu gutxitan, eta Urola, Deba, Oria eta Urumea ibaien urek herriak urez bete zituzten. Gaur Luis Erasok, CAFeko argazkilariak , urriaren 14an egindako argazki batzuk ekartzen ditugu gure txokora.

Egun hartan, 300 litro baino gehiago jausi ziren Gipuzkoako hainbat tokitan. Uholdeak 27 hildako eragin zituzten guztira; horietatik 22 Zestoan, autobus batek istripua edukita. Argazki gehiago ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI beheko laukitxoan.

“El Diario Vasco” 1953ko urriaren 17an ateratako berri laburra  gehitu dugu.Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?

Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN ALBUMA IKUSTEKO) https://www.flickr.com/photos/77671898@N04/albums/72157679255593435), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidera bidali.