AIAKO JOSE LUIS ODRIOZOLAK ERAMAN DU TXAPELA ORDIZIAN

Carrefour-ek eraman du gazta erdi txapelduna 8.200 euroren truke, Olaberriako Carrefourren 20. urteurrenean 

Artzaiek eginiko Ardi latxa gazta Lehiaketaren 44. Ekitaldiko gazta hoberena Aiarra da. Maiatzean eginiko gazta ketua. 2012an  4. Saria jaso zuten Ordizian eta 2017an iritsi zaie sari gorena. Bigarren sailkatua MAUSITXA, E.Z. (Elgoibar) izan da, hirugarrena IPIÑABURU E.T.C (Elgoibar), laugarrena HNOS. AUDICANA SAEZ DE BIKUÑA S.C. (Iruraiz-Gauna) eta bostgarrena ARANTZA SEGUROLA OIARZABAL (Legazpia). Enkantea Carrefour-ek eraman du  8.200 euro ordainduta.  

‘Sinistu ezinik eta salmentetan eragina izango duenaren esperantzan”

Jose Luis Odriozolak esan duenez, urduri eta sinistu ezinik harrapatu ditu sariak. Etorkizunean salmentetan eragina izatea espero dutela esan du. Gurasoei ere eskaini nahi izan diete saria. Gazta ketua eta suabea omen zen aurkeztutakoa arragusto puntu batekin.

Nahiz eta lehen orduan eguraldiak ez duen asko lagundu,   giro jatorrean ospatu da gaur Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka. Asteazkeneroko azokaz eta gazta lehiaketa entzutetsuz gain, fruitu eta barazki lehiaketa, perretxiko erakusketa, euskal oiloen lehiaketa eta Gipuzkoako Piriniar Arrazako Behi-Azienden lehiaketa ere izan dira Ordizian. Kalean jendearen joan etorria etengabekoa izan da, eta Goierriko produktu onenak bertatik bertara ikusi, erosi eta dastatzeko aukera izan dute feriara inguratu direnek. Asteazkeneroko azoka ere apain zegoen Plaza Nagusian.

Arratsaldez pelota eta herri kirolak

Arratsaldean (17:30) festak jarraitu egingo du. Profesionalen arteko eskuzko bi pilota partida jokatuko dira Beti-Alai pilotalekuan, eta 19:30ean, Joxemiel Barandiaran plazan, Herri Kiroletako erakustaldia egingo da: aizkolariak, harrijasotzaileak, trontza, txingak... Ordiziako Euskal Jaiak igandean bukatuko dira, Lazkao Txiki XXVI. Bertsopaper Lehiaketaren sari ematearekin

Lehiaketak. Irabazleen zerrendak

 

ARTZAINEK LATXA  ETA KARRANTZANA ARDI-ESNEZ EGINDAKO XLIV. GAZTA-LEHIAKETA

1.-Saria .1.550 euro Kutxa Trofeoa. 12.000 etiketa honako esaldi honekin: “ORDIZIAKO TXAPELDUNA 2017" eta ardiak larratzen diren mendiaren izena. Diploma.

Jose Luis Odriozola  (Aia, Gipuzkoa)

2. Saria. 750 euro Ordiziako Udalaren saria eta diploma.

Masitxa E.Z. (Elgoibar, Gipuzkoa)

3. Saria. 430 euro Ordiziako Udalaren saria eta diploma.

Ipiñaburu E.T.C. (Zeanuri, Bizkaia)

4. Saria. 210 euro  eta  Diploma.

Hnos. Audicana Saez de Bikuña  (Iruraiz-Gauna, Araba)

5. Saria. 180 euro  eta Diploma.

Arantza Segurola Oiarzabal (Legazpia, Gipuzkoa)

 

FRUITU ETA BARAZKI LEHIAKETA

FRUTAK

1.- MADDI IRADI                     ZABALOENE BASERRIA (Hernani)

2.- RAMON ASEGINOLAZA     KALBARIO BASERRIA (Idiazabal)

3.- KONTXI ZINKUNEGI             MUINO BASERRIA (Donostia)

4.-ANTTONI MURGIONDO        BEKOETXE BASERRIA (Gabiria)

BARAZKIAK

1.- ARGIÑE RUBIO                   TXILLARRE (Elgoibar)

2.- KONTXI ZINKUNEGI             MUINO BASERRIA (Donostia)

3.- ANTTONI MURGIONDO     BEKOETXE BASERRIA (Gabiria )

4.- JOSE MARI GARMENDIA   UNTZINDEGI BASERRIA (Lazkao)

KANPOKOAK

1.- ALEJANDRO ARRIETA  XEMEIN  (Bizkaia)

2.- SANTOS DUÑABEITIA  BERRIZ (Bizkaia)

 

ASTEROKO AZOKAKO POSTU HOBERENEI AIPAMENAK

Montes etxea (Ibarra)

Patxi Arizmendi. Iturrioz Baserria. (Arama)

Edurne Jauregi . Irabiazpi Baserria. (Baliarrain)

Axun Etxeberria Usurburu Baserria. (Gaztelu)

 

PERRETXIKU LEHIAKETA. AIPAMEN BEREZIA

1. MADDI IRADI. ZABALOENEA BASERRIA (Hernani)

 

EUSKO OILOAREN LEHIAKETA

- Lehen Saria. Beltza

Jon Urbieta (Markina Xemein)

- Lehen Saria. Gallina Gorria

Edurne Etxart (Zaldibia)

- Lehen Saria. Lepasoila

Mikel Albizuri. Abeletxe Baserria (Getaria)

- Lehen Saria. Marraduna

Igor Garmendia (Zaldibia)

- Lehen Saria. Zilarra

Maria Jesus Lejardi (Markina Xemein)

- Lehen Saria . Lotea

Mikel Albizuri (Getaria)

- Bigarren saria . lotea

Igor Garmendia (Zaldibia)

- Lehen Saria Goierriko Loteari

Igor Garmendia (Zaldibia)

 

GANADU LEHIAKETA

1º/ 12-18 hilabete bitarteko bigantxak

1.saria: Zokolo Berri baserria (Zestoa)

2.saria: Urbizu Berri baserria (Idiazabal)

 2º/ 18-24 hilabete bitarteko bigantxak

1.saria: Urkimendi baserria (Arrasate)

2.saria: Izar baserria (Zaldibia)

 3º/ 2-3 urte bitarteko bigantxak

1.saria: Garagartza Gain baserria (Azpeitia)

2.saria: Saloña Aurrekoa baserria (Aretxabaleta)

 4/ 3-5 urte bitarteko behiak

1.saria: Izar baserria (Zaldibia)       

2.saria: Zubeldi-erdi baserria (Abaltzisketa)

 5º/ 5-7 urte bitertako behiak

1.saria: Zokolo Berri baserria (Zestoa)

2.saria: Urbizu Berri baserria (Idiazabal)

 6º/ 7-9 urte bitarteko behiak

1.saria: Zubeldi Erdi baserria (Abaltzisketa)

2.saria: Zokolo Berri baserria (Zestoa)

 7º/ 9 urte baino gehiagoko behiak

1.saria: Urbizu Berri baserria (Idiazabal)

HAZITIK SORTUTAKO URRIXA ONENA ( ABEREKINGO SARIA )

URKIMENDI BASERIA.ARRASATE.

BURU DOTOREENA DUEN BEHIA ( HEBEKO SARIA )

 IZAR BASERRIA. ZALDIBIA.