Hilaren 30ean 20:00etan Barrenan da hitzordua

Datozen Santa Ana jaietako Santanazaleen egunari buruz informazioa emateko, Ordiziako Udalak deituta, hilaren 30ean, ostiralean, 20:00tan, Barrena Kultur etxean bilera bat egingo da. Bilerara 2016ko uztailaren 1etik 2017ko ekainaren 30era bitartean ezkondu diren edo ezkondu behar diren bikoteak daude gonbidatuta.