Balleta eta Mendeslssohn, Franck eta Liszten musikak izango dira Herri Antzokian

Londoneko Royal Opera Housetik zuzenean eskainiko da asteazken honetan Ordiziako Herri Antzokian ballet saio berria. Hiru istorio, hiru musika, hiru koreografia eta artista eta protagonista desberdinak saio berean elkartuko dira, bi atsedenaldiekin, 20:15etan hasiko den emanaldian.

‘The Dream’ lana izango da lehenengoa pantailan, ‘Symphonic Variations’ gero eta ‘Marguerit and Armand’-ekin amaituko da. Felix Mendelssohn, Cesar Franck eta Franz Liszt musikagileen jatorrizko obrak dira, hurrenez urren. The Royal Ballet-ek dantzatuko du Kevin O’Harek zuzendutako Frederick Ashtonen koreografiak. Emmanuel Plasson da etxeko orkestraren zuzendaria.