OSTIRALEAN "SAREAN KATEATUAK" HERRI ANTZOKIAN

Nomofobikak taldeak 'Sarean kateatuak' antzezlana taularatuko du Herri Antzokian gaueko 10:15ean Amaia Lizarralde, Belen Cruz eta Olatz Beobide aktoresekin.Proiektu hau Amaia Lizarralde, Belen Cruz eta Olatz Beobide aktoreen desio artistikoak bultzatu du: elkarrekin sorkuntza batean buru-belarri murgiltzeko nahiak. Bizpahiru aldiz bildu ondoren, eta bertan hainbat eta hainbat gai aztertu ondoren, haien lanaren motorra izango den leif motive-a agertu zen: mugikorrekin eta sare sozialekin dugun menpekotasuna. Argi zuten, honetaz hitz egin nahi zutela eta horrela egingo dute bi pazientek bere psikologoarekin duten harremanaren bidez. Eta helburuan ere ados zeunden; gaur egungo gure bizimoduak izan ditzazken kontraesanetan begirada jartzea:

Ostiral honetan, hilaren 21ean, amaiera emango zaio Beasain eta Ordizia Udaleko Kultura Sailek antolatutako “Antzerki Garaia” egitarauari. Antzerki egitarau hau Euskadiko Antzoki  Sarearen barnean kokatzen da eta Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailek laguntzen dute.

Eta programazioari amaiera emateko Nomofobikak taldeak “Sarean kateatuak” antzerki lana aurkeztuko du.

Sakelako telefonorik eta sare sozialik gabe bizitzen ez dakien gizartea irudikatzen dute Olatz Beobide, Amaia Lizarralde eta Belen Cruz aktoreek Sarean Kateatuak antzezlanean. 2016ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria eskuratu zuen Nomofobikak taldeak lan honekin.

* Hain azkar, eta hainbeste jenderekin batera Komunikatzea posible dugun garai honetan, ez ahal dugu aldamenekoekin BIZITZA KONPARTITZEA AHAZTU?

*”Lagunez josita“ bagaude ere, ez al gara gehiagotan BAKARRIK sentitzen?

*Tramankulu erakargarri eta koloretsu hauek: tabletak, portatilak, smartphonak …

 Guk kontrolatzen ditugula uste badugu ere, ez ote gaituzte SAREAN KATEATZEN?

 

*Gazteek naturalki jaso dute beraien aisialdia eta harreman sozialak, tresna hauen bidez bizitzea, ez ote dute MENPEKOTASUN  LARREGIA??

 

Nomofobia: Agian eritasunak jota zaude eta oraindik ez dakizu. Sakeleko edo mugikorrenganako menpekotasuna, askorentzak XXI. mendeko gaixotasuna da. Adituek diotenez, biztanleriaren parte handi bati eragiten dion gaitz bezala diagnostikatu daiteke egun; hori bai kaltetuak ez dira gaitzaren garrantziaz ohartu ere egiten.

Nomofobia aitzakitzat hartuta, hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre. Hasteko elkarrekin test bat egiten dute menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Kalera sakelako telefonorik gabe ateratzen bazarete, urduri jartzen al zarete? Bateria bukatzeak egonezina eragiten al dizue? Mezuak etengabe begiratzen al dituzue? Halako galderak egiten dizkiete Sarean kateatuak antzezlaneko hiru aktoreek ikusleei. Ondoren gizartean hain hedatuta dagoen gaitz hau, kasu ezberdin ugaritan ikusteko parada izango dugu: ofizio ezberdinetako langileek, umeek, nerabeek, adineko emakumeek, batzuetan sketch tankeran eta bestetan bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dizkigute, beti ere umorea lagun, burua astintzeko asmotan.

Hitzordua, ostirala honetan , gaueko 10:15ean, Ordiziako Herri Antzokian; sarreral aldez aurretik salgai Barrena Kultur Etxean.