Herriko gune desberdinetan 14 talde entzungai dira

Hamalau taldeek eta 70 musikari baino gehiago ekarriko ditu egunotan, atzotik igandera, Ordiziara Ordiziarrock ekimenak. Urtero legez, gustu eta adin guztietarako kontzertuak ematen ari dira herri osoan banatuta.

Hala, herriko eta inguruko hainbat talde ari dira, jaialdiaren filosofia horixe baita, bertako musikariei jotzeko aukera ematea. Dena den, Ordiziatik kanpo etorritako talde ezagunak ere badira: Fiacras, La Brigada del Vizio, The Romanticos, Broken Brother Brass Band, Revolutionary Brothers, Colapso eta Flitter.