Ate joka ditugu dagoeneko Santa Ana jaiak.

Asteburu honetan izango dugu prologoa, nahiz eta Eman Eurrek antolatutako txapelketaren finalal agur ospatu, bereziki haurrei zuzendutako programarekin, eta  23tik 27ra gainontzeko ekitaldi nagusiak. Aurten Santiago eta Santa Ana egunak ere asteburuan datoz: herriaz eta jaiaz disfrutatzeko lagungarri.

Dozenaka ekitaldi antolatu dira. Ohikoak gehienak, baina lana, ardura  eta parte hartze ugaria eskatzen dutenak. Horrexegatik ditugu gaur gure artean programa egiten duten erakunde, elkarte eta pertsona horien ordezkariak.  Hauen presentzia eta programa osatzeko egiten duten esfortzua, ardura eta ilusioa eskertuz hasiko naiz. Eskerrik asko, beraz.

Herritarrei ere gogoratu talde eta eragile guzti hauen esfortzua eta lana gure presentzia eta partaidetzarekin asebetetzen dela, beraz animatu partu hartzea.

Pertsonak aipatu ditugu eta pertsona baten izena gogora ekarriz  segituko dugu. Izan ere,aurten omenaldi bat eskainiko diogu bigarren asteko hasieran Joseba Juarez herritarrari. Dantzaria, jai zalea, santanazalea,  herriko semea.  23an, ostegunez, Santaneroei buruz  dugun liburuxka aurkeztuko dugu eta horixe izango da Joseba gogora ekartzeko une aproposa.  Honez gain uztailak 27an propio sentitzen zuen Santa Ana eskudantzan gogoan izango dugu Joseba ere. Agurra eta minutu bateko ixilunea egingo da Plazara atera aurretik.

Berrikuntzak ere badira aipagarri. Santaneroen liburuxka eta Juarezi egingo diogun omenaldia, alde batetik, eta beste hainbat bestetik. Hala,

Erraldoien konpartsan protagonista berriak  ditugu:     -erraldoien artean, baserritar bikotea, ohiko tamainakoak;   Kaldereroak bultzatu nahi ditugunez, honekin zerikusia duten 4 erraldoi txiki baita, 6 eta 9 urte bitarteko umeak eramateko  modukoak;  eta beste bat ertaina 13-14 urtekoen neurrira egina;  -eta bitxienak, 6 urteko haurrek eramateko egin diren hiruzpalau buruarinak ( buruhandi txiki )

 Nobedade ditugu baita Eitbko ‘Kantu Giro’ programaren karaokearen grabazioa; ‘Jueves de boleros’ taldearen kontzertua; Ritmo de Luna akademiaren emanaldia eta Santanero egunean London Orkestra  indartsua. Kale animazioak, Rockalean eta  Txaston Dixi Band taldeen eskutik etorriko dira, hauek ere herritarrek eskatuta.

Urrup Antzerki Taldeak “Figuranteen matxinada” lana antzestuko du uztailak 21ean.

 Kirolak tarte handia izaten du gure jaietan. Ezagunak dira Boxeo Jaialdi Handia, txirrindularitza probak, gure Ordizia Klasikarekin,  pilota jaialdiak eta txapelketak, saskibaloia.. maila altuan etortzen zaizkigunak gainera. Hala ere, berrientzat ere tartea egin dugu eta antzinako Eskuz Pasaka pilota modalitatea berreskuratuko  dugu.

Festetako Txupinazoa

Hilaren 18an tradizioari jarraiki Alkate gazteek hartuko dute agindu testigua eta beraiek izango dira txupinazoa botako dutenak.  Berriz hilaren 24an, jaiei hasiera emateko, Miguel Calvillo izango da botatzeaz arduratuko dena. Ordiziako Udalak bere traiektoria eta gizartearekin izan duen inplikazio berezia aitortu nahi du.

Danborradan  Ordiziako Martxa dantzatua izango da, Jesus Mari Garate dantzariak sortutako koreografiaz.

Ekintza gehienak erdigunean izango dira, baina badira eszenatoki gehiago. San Bartolome auzoan, adibidez, barrakak, zezentokia, globoflexia tailerra, kontzertuak eta Estandako nesken areto futboleko gunea izango dira aurten ere, karpa batean jan-edaneko aukera eskeiniz eta taldeari laguntzeko aukera bat izango dugu bertan. San Bartolomen kontzertuen kartelak  Lee Junior, Deiedra, Low Riders, Kasernarat eta The Roof talde/artistak iragartzen ditu. Honela San Bartolome festa eremu bezela indartzen jarraituko dugu. Dena dela, musika gehiago izango da herrian, Txozna gunean adibidez,  eta programan jasota dira beste hainbat ekitaldi. Programa gaur hasi da banatzen, eta Santa Ana aldizkaria ostiralerako salmentan jarriko da.

Gaur arratsaldean kuadrilan bilera dugu eta bertan ateratzen ditugun ondorioak bihar kaleratuko ditugu.

Dena ondo pasatzera gonbidatzen gaitu. Hori bai Santa Ana jaiak errespetuan, aniztasunean eta berdintasunean oinarritutako festak desio du Ordiziako Udalak.

Ondo pasa bada festak.