Barrenan III. IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA + Shakti Olaizolaren ikuskizuna

Hemen da AHOZ-AHO 2015, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia. Lehiaketa larunbata honetan, martxoaren 7a izango da, arratsaldeko 19:00etan, BARRENA KULTUR ETXEAN

Lehiaketarekin batera aurten beste ikuskizun bereziaz disfrutatzeko  aukera izango dugu: Shakti Olaizola kontorsionista eta bere ikuskizuna “Irakurtzen”.

Urtero garai honetan gertatu ohi den moduan, izarrak lerrokatu egin dira, sorginkeriaz bezala, eta galaxia berri bat eratu dute: Kalabaza forma duen konstelazio bat.Berriro ere, Barrena Kultur Etxeko “suaren” inguruan bilduko gara, istorioak, ipuinak, kondairak eta kantuak partekatzeko. Berriro ere, antzina-antzinako garaietatik oroimenaren hormetan dauden mezu ezkutuak erreskatatuko ditugu. Berriro ere, pigmentuak, testurak eta koloreak bilatu eta etorkizuna margotzeko narrazio berriak sortuko ditugu... Berriro ere beteko dugu gure Kalabaza, hitzez, energiaz, magiaz eta biziaz... Horrela izan baita denboraren hasiera-hasieratik...

 

Ahozkotasunaren Unibertsotik datozen Izar horiek martxoaren 7tik 20era bitartean bisitatuko gaituzte, Kalabaza forma duen konstelazio magikoa pizteko.

 

Joan den urtean bezalaxe gure kalabazak distira osoz argitu dezan, aurtengo hitzorduak ekitaldi berezia dauka:

 

“KONTATU GUREKIN!”

III. IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA

 

Istorio bat, ipuin bat... kontatu nahi diguten pertsona guztiei irekitako lehiaketa zabaldu da eta bertan 5 artista eman dute izena parte hartzeko.

 

 

 

Parte hartzaile bakoitzaren narrazioak zortzi minutu iraungo du gehienez. Epaimahaiaren erabakiaren eta Publikoaren botoaren bidez, hiru narratzaile hautatuko dira Ahozkotasunaren Gala Handian parte hartzeko, BARRENA JAUREGIAN, martxoaren 20an ospatuko dena. Galan, hiru sailkatuek beren istorioak kontatuko dituzte berriro, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia aurten osatuko duten gainerako izarrekin batera. Epaimahaiak eta Publikoaren botoak sailkapena erabakiko dute, eta 300 euroko saria emango zaio irabazleari, 200 eurokoa bigarrenari, eta 100 eurokoa hirugarrenari.

 

Lehiaketarekin batera aurten beste ikuskizun bereziaz disfrutatzeko  aukera izango dugu: Shakti Olaizola kontorsionista eta bere ikuskizuna “Irakurtzen”. Irakurtzen ari den neska baten mundu bitxi batean murgiltzen gaituen ikuskizuna da. Ahotsaren, mugimenduaren eta bere gorputzaren malgutasunaren bidez istorio baten kapitulu ezberdinetatik eramango gaitu, olerki honetan murgiltzea lortuz. Ikuskizun hau zirku teknikak eta dantza, eguneroko ekintzekin fusionatzeko ideiarekin sortu zen. Irakurtzen dugunean liburuaren istorioak gure istorioekin nahasten diren mundu batean murgiltzen gara, eta zergatik ez mugimendua, dantza, orekak eta kontorsioaren bidez kontatu.

 

Shakti Olaizola 1987ko irailan jaio zen, Gipuzkoan. Arte Ederretan lizentziatua da. 2006. urtean zirkuko diziplina ezberdinetan prestatzen hasi zen. Kontorsioa, akrobazia eta bertikaletan prestatu da gehien bat, Ane Miren, Lucio Baglivo eta Jesus Hernanekin.Disparate Konpainiaren kide izan da eta ondorengo proiektuetan parte hartu du Euskal Herrian: Neska Kabaret, Plataforma Tirante eta Zirkun Zirko.2012. urtean bere bakarkako proiektuarekin hasten da eta “Irakurtzen” deitzen den ikuskizun motza sortzen du. Ikuskizun honekin Frantzia, Girona, Castellon, Madrid eta Euskal herriko herri ugarietan lan egin du.2013. urtean “Irakurriz” sorkuntzarekin hasi zen eta Pyrenees de Cirque proiektuaren beka bat jaso zuen Lucio Baglivo-rekin egonaldi bat egiteko La Grainerie-n, Toulousen. Leioako 2014 Umore Azoka Kaleko Artisten Azokan estrenatu da eta Euskal Herriko eta Espainako hainbat jaialdietan ibili da jadanik.

 

 

Hitzordua larunbata honetan, arratsaldeko 19:00etan Barrena Kultur Etxean, proposamen bikotzairekin: narrazio lehiaketa eta Shalti Olaizolaren emanaldia.