KIROL ELKARTEEK BULEGOAK ESTREINATU DITUZTE
Torretxeko lokaleko giltza jaso dute
Zabalik dira gaurtik Ordiziako Kirol taldeentzat Torretxean Udalak prestatutako bulegoak. Zinegotzi eta teknikariek elkarteetako ordezkariekin atzo iluntzean egindako bileran eman ziren ezagutzera erabilera irizpideak, instalakuntzarekin batera. Klubek giltza bana ere jaso zuten.
Taldeentzat hiru gela daude bulego edota bileretarako prestatuta. Armairuak ere jarri dira, klub bakoitzak artxibategi gisa erabiltzeko. Laugarren gela bat Foru Aldundiko kirol zerbitzuak erabiliko du, orain arte eraikin berean lehenengo solairuan egon izan dena. Bulegoen ordutegia 8:00etatik 22:30etara da eta wifi zerbitzua ere badago.
Korreos-ek urteetan izandako lokala erabili da proiektu honetarako.