Image
Image

SANTA ANA JAIAK. HONDAKINAK BILTZEKO ORDUTEGIAN ALDAKETAK

2014-07-17 hondakinakUztailaren 18, 19, 24, 25, 26 eta 27an 13:30etik 15:30era bitartean atera beharko dira ontziak kalera

Santa Ana jaiak direla eta, hondakinak biltzeko ordutegian aldaketak izango dira. Ostiral eta larunbat honetan (hilak 18 eta 19), eta datorren astean, hilaren 24tik 27ra, hondakinak arratsaldeko lehen orduan atera beharko dira kalera, 13:30etik 15:30era. Bilketa zerbitzua 15:30ean hasiko da lanean. Garbigunea uztailaren 25ean, ostirala, itxita egongo da baina, uztailaren 26an, larunbata, zabalik (9:00-13:00). Itxita dagoen egunean kanpoan dauden edukiontziak erabil ditzakete herritarrek.

URDANETA KALEA ZIRKULAZIOARI ITXITA BIHARTIK OSTIRAL GAUERDIRA

2014-07-15 urdanetaGoierrialdeako autobusa, Beasaingo noranzkoan, Otegi-Eneako geltokian hartu beharko da

Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lanak direla eta, Urdaneta kalea zirkulazioari itxita egongo da bihar arratsaldeko 15:00etatik ostiral gauerdira. Autobusek ere pasoa galarazita izango dutenez, hiru egun horietan Beasain alderako zerbitzurik ez da egongo. Goierrialdeako autobusak, Beasaingo noranzkoan, Otegi-Eneako geltokian hartu beharko dira.

ORDIZIAKO UDALAK ALDE ZAHARRERA SARTZEKO SISTEMA ALDATU, ETA TEKNOLOGIKOKI HOBEA IZANGO DEN BESTE BAT JARRIKO DU MARTXAN

2014-07-03 udalgobernuaDendariekin, tabernariekin eta bizilagunekin bildu ondoren, autoen sarrera-irteerako ordutegiak aztertu eta berriak ezarriko ditu

EAJko Santamariaren jokabidea salatu du, udalean ekarpenik egin gabe, komunikabideek erabiliz herritarrak nahastea baita bere helburua

Ordiziako Udalak Alde zaharreko autoen sarrera eta irteera sistema aldatu eta hobetu behar du, besteak beste eta bereziki, gaur egun dagoen pilonen sistema zaharkitua geratu delako. Udalak argitu du sistemaren behin betiko aldaketaren xehetasunei buruzko erabakiak merkatari, ostalari eta herritarrekin hitz egin ondoren hartuko dituela, eta EAJko Jose Miguel Santamariaren jarrera kritikatu du, udalean ekarpenak egin gabe, eta komunikabideak erabiliz, herritarrak nahasten ari baita.

URDANETA KALEA ITXI EGINGO DA BIHARTIK LARUNBATERA

2014-07-01 urdanetaAutobusei eta bolumen handiko banatzaileei kalea zeharkatzeko baimena emango zaie

Gainontzeko ibilgailu guztiak Joseba Rezola pasealekutik bideratuko dira

Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lanak direla eta, Urdaneta kalea itxi egingo da bihartik larunbatera bitarte. Bihar, hilak 2, 14:00etan itxiko da kalea, eta larunbatean, hilak 5, zabalduko da atzera, 14:00etan. Autobusei eta bolumen handiko banatzaileei kalea zeharkatzeko baimena emango zaie, eta gainontzeko ibilgailu guztiak Joseba Rezola pasealekutik bideratuko dira. Joseba Rezolak bi noranzko izango ditu egun horietan, Joan Amezketa kaletik Otegi Armategia dendaren pareraino, eta semaforo bidez erregulatuko da trafikoa.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image