ZIKLOMOTORREN AZTERKETA TEKNIKOA
Irailaren 11n eta 18an egingo dira azterketak Beasainen. Aldez aurretik txanda hartu behar da
Irailaren 11n eta 18an ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko aukera izango da Beasainen, 09:00etatik 13:45era bitartean. Azterketa Kale Nagusiko 9. zenbakiaren atzealdean dagoen lokal batean jarriko den unitate mugikorrean egingo da. Azterketa egin ahal izateko txanda hartu behar da aldez aurretik Irungo IAT bulegora deituz (943 62 63 00). Honakoa da aurkeztu beharreko dokumentazioa: Zirkulazio baimena, Azterketa teknikoaren txartela eta Aseguruaren ordainagiria.