2014-02-25 Konpost San Joanen zelai partikularrik ez duten etxeek konposta egiteko aukera dute

Ordiziako Udalak Auzokonpostaren kanpaina Arana auzoan abiatu zuen lehenengoz 2013an.. Atez ateko hondakinen bilketa sistema martxan denetik auzokonposta egiteko eskaera egin duten herritarren kopurua eta kokaguneak kontutan hartuta, udalak beste 3 auzokonpost gune prestatu ditu udalerriko 3 gune ezberdinetan: Oreja parkean, Anselmoren baratzan eta Buztuntza etxaldean. Guztira 40 famiek parte hartzen dute gaur egun. Aurten, auzokonpostaren kanpaina berria San Joan auzoan abiatuko da, asteazken honetan, hilak 26, 19:15etan, Filipineta 40 etxebizitza parean kokatu den auzokonposterako gunearen inaugurazioarekin.

Sasietak ikastaroa, konpostagailuak, aholkularitza eta jarraipena eskaintzen ditu. Ordiziako Udala berriz, bere aldetik, gunearen egokitzapenaz arduratzen da.

%50eko hobaria
Etxean sortzen duzun materia organikoarekin konposta egiten hasi nahi baduzu, orain duzu aukera. Izena eman eta konpostgune hauetako batean parte hartzeko deituko dizugu. Gogoratu, auzokonposta egiten duten familiei %50eko hobaria ezarriko zaiela zaborraren tasan.

Animatu auzokonposta egitera!! Eta eman izena!!!
Izena emateko deitu hona:
943 885850