Image
Image

EUSKARA DOAN

Langabetuentzat 165 orduko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

Langabetuentzako doako euskara ikastaroa antolatu dute Udaleko Euskara sailak eta Goiztiera AEK euskaltegiak. Parte hartzeko 18 urtetik gora behar dira, Ordizian erroldatua eta langabezi egoeran sei hilabetez segidan egon behar da. Eskoletara asistentzia derrigorrezkoa da.  Ikastaroa 165 ordukoa da eta azaroaren 2tik otsailaren 11ra bitarte izango da. Klaseak, astelehena, asteartea, asteazkena eta ostegunean izango dira 14:00etatik 17:30ra Goiztiri AEK euskaltegian.

SANTA ANA JAIETAKO PROGRAMA PDF FORMATOAN

Gaur eta bihar banatuko da paperezko edizioa etxeetara

Dagoeneko prest dago 2015eko Santa Ana jaietako programa. Ordiziako etxeetara egun hauetan iritsiko da paperezko programa, baina aurrerapen moduan, PDF formatuan deskargatu dezakezue udaleko webgunean. IKUSI HEMEN JAI EGITARAUA

EUSKARAZKO IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO ‘IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU’ EGITASMOA BIHAR ABIATUKO DA

2015 04 22 irakurriEkainaren 30a arte iraungo du, eta parte hartzen duten herritarrek %25eko deskontuarekin erosi ahal izango dituzte liburuak

Bihar hilak 23, Liburuaren Nazioarteko Egunean, jarriko da martxan euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko Irakurri, Gozatu eta oparitu egitasmoaren bederatzigarren edizioa. Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du, zenbait euskara elkarte, liburutegi eta liburu dendarekin batera, eta hainbat erakunderen babesari esker. Egitasmoan parte hartzen duten herritarrek %25eko deskontua izango dute Mujika liburudendan euskarazko liburu bat erosiz gero. Ordizian Hitzarok sustatu du ekimena, Ordiziako Udalaren laguntzarekin. Egitasmoak ekainaren 30a arte iraungo du.

ESEP PLANA 2014-2018. EUSKARAREN ERABILERA ESPARRU GUZTIETAN INDARTZEA HELBURU

2015-03-24 eseplanaPlana herritarrekin batera sortu da, herriaren beharrei erantzuteko. Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek aho batez onartua izan da

Plan berri honekin batera lelo eta logo berria ere sortu dira: Arian-arian euskara abian

Ordiziako Udalak 2014-2018 epealdirako euskara plan berria aurkeztu du, ESEP izenekoa (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana). ESEP egitura Eusko Jaurlaritzak eztabaida prozesu baten ondorioz adostutako eredua da. Ordiziako esparru guztietan euskararen erabilera indartzea da erronka nagusia. Plana herritarrekin batera sortu da, herritarren beharrei erantzuteko. Plana aho batez onartu zuten iazko abenduan Ordiziako Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoek. Plana gizarteratzeari begira liburuxka bat egin da, eta datozen egunetan banatuko da Ordiziako etxeetara.

ESEP PLANA (PDF)

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image