Langabetuentzat 165 orduko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

Langabetuentzako doako euskara ikastaroa antolatu dute Udaleko Euskara sailak eta Goiztiera AEK euskaltegiak. Parte hartzeko 18 urtetik gora behar dira, Ordizian erroldatua eta langabezi egoeran sei hilabetez segidan egon behar da. Eskoletara asistentzia derrigorrezkoa da.  Ikastaroa 165 ordukoa da eta azaroaren 2tik otsailaren 11ra bitarte izango da. Klaseak, astelehena, asteartea, asteazkena eta ostegunean izango dira 14:00etatik 17:30ra Goiztiri AEK euskaltegian.

Izena emateko epea irekita dago urriaren 26ra arte. Izena ematerakoan, izen-emate orria, NANaren kopia, langabezi ziurtagiria eta ikastaroa amaitzean euskaltegiak emango duen aprobetxamendu orria aurkeztu behar dira.

Asistentzia derrigorrezkoa bada ere, salbuespenak dira gaixo egotea. edota lana aurkitzea. Bi kasuetan agiria eskatuko da.  Agiriak Ordiziako udaleko euskara sailean entregatuko dira (Kale nagusia, 26 1 pisua, udaltzainen gainean) edota Goiztiri AEK euskaltegian (Behe Nafarroa kalea, 1).                                                         

Asistentzia baldintza betetzen ez dituzten ikasleek (salbuespenak kontuan hartuta) ezin izango dute hurrengo bi urteetan euskra ikasteagatik diru laguntzarik eskatu.