tasasEskaera egiteko epeak ekainaren 21ean eta 30an itxiko dira

Ordiziako Udalak herriko kultur eta kirol elkarteei jakinarazi nahi die diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dagoela oraindik

Kultur elkarte eta taldeek ostirala, ekainak 21, baino lehen aurkeztu behar dituzte aurtengo ekintzen programa eta aurrekontua. Era berean, eta aurrez egin ez badute, aurreko urteko diru balantzearekin batera, Ekintza eta Ondorioen memoria aurkeztu behar dute. Informazio gehiago: Barrena kultur etxea (943 80 56 30).

Kirol elkarteek, berriz, ekainaren 30a arteko epea izango dute diru-laguntza eskaerak egiteko. Bi laguntza lerro daude oinarrietan: batetik, ohiko kirol jarduerei dagokien laguntza, eta bestetik, ez ohiko ekintzen edo ekintza berezietarako laguntzak. Oinarrietan lor daiteke informazio gehiago, edota 943 88 58 50 zenbakira deituta.

pdfKirol elkarteentzako laguntzen oinarriak