Lehiaketan 47 ekoizle aurkeztu dira

Aiako Txarri Txiki izan da Ordizian irabazle asteazken honetan ospatu den Euskal Herriko XIX. Txistorra lehiaketan. Txapeldunak Txapela garaikurra eta diploma jaso ditu eta, garaikurra eta diploma bana jaso dituzte Beasaingo Olano Harategiak (2garrena) eta Lasarteko Patxi Larrañagak (3garrena). Bestalde, Orioko kepa Loidi (4garrena) eta Zumarragako Ametsa harategiak (5garrena) diploma bana jaso dute. Guztira 47 ekoizlek aurkeztu dituzte haien hestekiak.

Epaimahaikoek txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produktu hoberena aukeratzerakoan eta orokorrean izan den maila ona nabarmendu dute. Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Jose Juan Castillo, Aizpea Oihaneder (Xarma jatetxea, Donostia), Dani Lopez (Kokotxa jatetxea, Donostia)Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia), Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe, Zaldibia), Jose Manuel Garmendia (Kattalin erretegia, Beasain), Ramon Bereziartua (Fagollaga, Hernani),Matias Gorrotxategi (Julian, Tolosa), Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); Josea Antonio Mujika eta Juan Manuel Garmendia harakin ohiak, Kontxita Mujika tabernari ohiak, eta Luis Mokoroa (Euskal Gastronomia Anaiartea).

Gipuzkoako Harakinen elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatu dute lehiaketa.