LAU LANGILE UDALEAN ENPLEGUA SUSTATZEKO
Horietatik hiru kultur arloan ariko dira
Ordiziako Udalak lau langile hautatu ditu, Eusko Jaurlaritzak Tokiko Enplegua sustatzeko deitutako planaren baitan. Eskatutako perfiletara egokitutako pertsonen hautaketa Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Goiki Garapen Ajentziak bideratu dute. Kontratazioak bost hilabetekoak dira, azaroan zehar hasi eta 2016ko maiatzera, hain zuzen.
Lan postuak honakoak dira: lorazain peoi bat, dokumentalista bat eta bi administrari, bat liburutegiko funtsa antolatzeko eta dokumentu historikoak digitalizatzeko bestea. Azken hiruak kulturako gaietan ariko dira.
Dokumentalistaren zeregina, udal argazki bilduma edo fototeka zabala dokumentatzea izango da, argazkiei iraupeneko bermea ematearren.
Programaren beste helburuetakoa da liburutegiaren funtsa antolatzea, udal liburu guztiak kontsultatu ahal izango direlarik. Web gunean udal aldizkari guztien indizea ere sortuko da.
Kultur arloan ariko den hirugarren langileak memoria historikoaren inguruan Udal artxiboak paper euskarrian jasotako dokumentazioa digitalizatuko ditu. Herriko ikerketa talde batek berriki utzi du lan hori Udalean.
Azkenik, lorazain peoiaren zereginak naturaren berreskurapena eta parkeak dituen inguruen zaintza dira.