ORDIZIAK ABIAN JARRI DU 'EKIMENA' PROIEKTUA BIGARRENEZ

Lehen ikastaroan parte hartutakoen % 70 lan-munduan txertatu da

Jose Miguel Santamariak (alkatea), Iñaki Dubreuilek (gizarte-zerbitzuetako zinegotzia), Javier Elizetxeak ('Ekimena' proiektuaren arduraduna), eta Maribel Zufiaurrek eta Ana Belen Araujok (lehen ikastaroan partaideak) lana aurkitzeko aukerak hobetzea helburu duen proiektuaren bigarren edizioa aurkeztu dute.  'Ekimena' 2016-2017 aldirako Ordiziako Udalaren I. Enplegu Planeko bost ekintzetako bat da.

Santamariaren esanetan, udalari dagokio herritarrei lan-aukerak hobetzea ahalbidetuko duten enplegu-sustapeneko programak lantzea.  Alkateak indarrean dagoen planeko bost lan-arloak ekarri ditu gogora: udalarentzat lan egiteko aldi baterako kontratazioa; lana bilatzeko bitartekaritza eta zuzeneko laguntza 'Ekimena'ren bitartez; Goierri eskolan prestakuntza lantzea; merkataritza suspertzeko babesa eta promozioa inbertsio publikoaren bitartez.Horrela, udalak une honetan, besteak beste, lau pertsona dauzka kontrataturik, eta hamazazpi izanik 'Ekimena' proiektuan parte hartu duten ordiziarrak.

IDIAZABAL BERRIA, LURRAREN BITXIA

Luis Irizar maisu sukaldariak moztuta hasi da Idiazabal Gaztaren denboraldi berria Ordizian

"Oso fina, lurraren bitxia’ hitzekin eman du ezagutzera Luis Irizar sukaldarien maisuak Idiazabal Gazta berria Ordiziako udaletxeko batzar areto betean izan den ekitaldiarekin. Irizarrek gazta berria ebaki du. Ekitaldi berean Niko Osinaldek, Goierriko Goitur turismo agentziaren zuzendaritzan egin duen lan emankor eta luzeagatik omenaldia jaso du.   

Artzain Egunaren baitan beste behin antolatu den jai honetan Idiazabal Jatorri izendapeneko erregulartasun sariak ere eman dira. ‘Artzain ekoizlearen’ saria  Xanti Etxezarreta goierritarrak eraman du eta ‘Gaztandegia’ saria Luiz Vicente Larrarteren Lizun gaztandegiak jaso du, beste behin.

HILAREN 19AN, ASTEAZKENA, ARTZAIN EGUNA

Luis Irizar sukaldariak moztuko du gazta eta Nikolas Osinalde Goiturreko zuzendaria omenduko da

Ordizian 2017ko azoka berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da apirilaren 19an Ordizian. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz horretan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Luis Irizar, Euskal Sukaldaritza berriaren sustatzaileen ordezkariaren eskutik.

Ordiziako Udalak honako erakunde hauekin batera antolatu du azoka: ELE Latxa-ardiaren Gipuzkoako Elkartea, Lurgintza, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena, eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia.

Goizean goiz ekingo zaio egunari, Plaza Nagusian eta inguruetan egingo den asteroko azoka izango da protagonista. Horrez gain, gazta,  Goierriko produktu eta Gipuzkoako artisauen  saltokiak jarriko dira.

Aharien erakusketa-lehiaketa   

ABIAN DA 'ORDIZIA ZABALIK' PROGRAMAREN LAUGARREN DEIALDIA

Lokal hutsak merkaturatzea eta ekintzaileei laguntzea du helburu

Ordiziako Udalak ekintzaile berriei eta negozio berritzaileei zuzendutako 'Ordizia Zabalik' izeneko diru-laguntza programa abiatu du aurten ere eta 2017ko apirilaren amaiera arte eskaera egiteko epea irekita egongo da. Programa honen helburua hutsik dauden lokal komertzialak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzea eta belaunaldi aldaketari erantzuna ematea da. Hau, laugarren deialdia da eta dagoeneko hamabost dira programa honen bitartez laguntza jasotzen dutenak. MBPB Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziak aurreikusten zuen eginbeharretako bat zen Ordiziako merkataritza eta ekonomia suspertzea lokal hutsei erabilpen berriak emanez. Hau guztiaren berri eman dute Jose Miguel Santamaria alkateak, Jose Ignacio Iturrikoz zinegotziak eta Aitor Velazquez, merkataritzako teknikariak.