irakasleekin bileraBilerak egingo dira hilaren 7an eta 10ean

II. Berdintasun Plana garatzeko prozesuak aurrera darrai herri mailan osatutako hiru lan-taldeekin: Hezkuntza, Gazteria eta Gizarte Gaiak. Datozen egunetan bilera-tailer bana egingo da talde bakoitzarekin, prozesua hasi zenetik bigarrena, hain zuzen ere. Lehendabizikoa, Hezkuntzakoa izango da, hilaren 7an, 09.00tan Barrenako 7. gelan. Bestalde, hilaren 10ean, bi saio antolatu dira Gizarte Gaietakoa eta Gazteriakoa, hurrenez hurren. Lehendabizikoa goizez izango da 09.30tan (Barrena 7.gela) eta arratsaldez bigarrena, Barretxen, 19.00etan.


Jakina denez, saio horien helburu nagusia berdintasunarekin lotutako formazioa eskaini, aipatu esparruei buruzko errealitatea aztertu, horren inguruko gogoeta egin eta denen artean Berdintasuna lortzeko bidean eraginkorrak izan daitezkeen neurriak, ekintzak eta estrategiak adostea da, gerora II.Berdintasun Plangintzan txertatzeko. Era berean, Berdintasun politikak indartu, pertsonen eta taldeen kohesioa bultzatu eta horiek berdintasunarekiko duten atxikimendua eta konpromisoa areagotu nahi da.

Orain arte egindako saioetan, 40 lagun inguruk parte hartu dute, haietatik %75 emakumezkoak eta %25 gizonezkoak, eta honako talde, erakunde eta elkarteen partaidetza izan da; Udala, Urdaneta ikastetxea, Oianguren institutoa, Jakintza Ikastola, Osakidetza, Caritas, Herria elkarlanean eta Kimetz elkarteak, AEK, Goierriko Bertsolari eskola, Hitzaro eta Gaztetxea, besteak beste