P3035377Iaz baino 600 emakume gehiagok hartu zuten parte

Eguraldi ezinhobean ospatu zen Emakumeen Lasterketa Herrikoiaren 24. edizioa atzo Donostian. Urtetik urtera parte hartzaileen kopurua handizen joan da eta aurten guztira 3000 korrikalari abiatu ziren irteeratik.

Elena Silvestre espainiarra izan zen lasterketaren 5km-ak egiten azkarrena. 17 minutu eta 48 segundo behar izan baitzituen. Euskaldunen artean, aldiz, Ana LLorens irundarra izan zen helmugara iristen lehena. Irabazleak baino 8 segundo beranduago iritsi baitzen helmugara.

Ordiziarren aldetik, Izaro Rubio Lasa izan zen azkarrena. Sailkapen orokorrari dagokionez, 11.a izan zen 19 minutu eta 37 segundoko denborarekin. Lehen sailkatuak baino 1 minutu eta 52 segundo gehiago, hain zuzen. 

Hemen ikusi daiteke argazki galeria