Berdinsarea Euskadiko udalek berdintasunaren alde eta emakumeekiko indarkeriaren aurka sortutako sarea da

Ekimen honen helburua da gai horiei buruz udalek kudeatzen dituzten programak eta zerbitzuak sustatzea, sendotzea, koordinatzea eta ebaluatzea. EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak eta Emakunde-Emakumearen Erakundeak  sustatu dute ekimena, eta gai horietan udalek eskaintzen duten erantzuna hobetzea espero dute, modu koordinatuan eta taldean lan eginez. (...)

Era berean, udalen eta udalez gaindiko beste erakunde batzuen artean lotura izatea nahi dute.

Toki administrazioak 2005eko otsailaren 18ko gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako Legea betearazteko konpromisoa hartu du. Halaber, desberdintasuna eta indarkeria desagerrarazteko programak eta jarduerak gauzatzea bermatzen du. OrdiziakoUdalak helburu horietako gehienen alde lan egiten duen arren, Berdinsarera atxiki ondoren, esperientziak partekatzea, koordinatzea eta jarduteko irizpideak bateratzeasustatuko du, toki esparruko ekintzak egitean. Halaber, protokolozko eta udalez gaindiko lankidetzako akordioak gehiago sustatuko dira.

Berdintasunaren aldeko 62 udalerrikosatutako Berdinsarean adostasunez egindako lana sustatzen dugu. Urtero, gero eta atxikimendu gehiago ditu sareak. 2016ean Bedia, Oñati etaOrdizia atxiki direnez, Berdinsarearen estaldura Euskadiko biztanleen %77 baino gehiagora iristien da gaur egun.