BOST LAN ESKAINTZA SEI HILABETERAKO

Tokiko ekintzetarako LANBIDEk ematen dituen diru laguntzak baliatuz sei hilabetetarako bost lanpostuko eskaintza du Ordiziako Udalak. Hala, hiru peoi, udal behatzailea eta Ordizia Hiri Hezitzailea (OHH) proiekturako koordinatzailea hartuko dira. Derrigorrezkoa da Goierrin erroldatuta egotea.

Peoiek mantenu lanak egingo dituzte egun osoko lanaldian. Hiri Hezitzaileko dinamizatzaileak eta behatzaileak %60ko lanaldian ariko dira. OHH programa martxan dago eta teknikoak gaur egungo zereginak izango ditu proiektuak aurrera jarrai dezan.

Behatzailearen eskaintza berria da. Izan ere, Udal behatokia martxan jarriko da udalerriko datuak jasotzeko. Ordiziako herritarren aniztasuna aintzat hartuta, datu demografiko zein sozialak jaso behar dira, herriko errealitatea identifikatuta hartu beharreko estrategia egokiak ondorioztatzeko. Hautatua den pertsonak udal behatokiaren proiektua zuzendu eta koordinatuko du.

Izena emateko epea zabalik dago urriaren 22ra bitarte, LANBIDEko bulegoan edo LANBIDEKO web orrian:

http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/of_menu?idioma=C