ORDIZIAKO UDALTZAINGORAKO BI PLAZA BETETZEKO DEIALDIA EGIN DA

Eskaera egiteko epea abuztuaren 13an itxiko da

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak  Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedura jarri du martxan. Guztira 226 plaza eskaini dira, horietatik bi Ordiziako Udalerako.

Prozeduran parte hartu nahi duten pertsonek baldintza hauek guztiak bete beharko dituzte, onartuak izango badira:

1- Aldez aurretik eskabidea egitea.

2- Espainiako nazionalitatea izatea.

3- Gutxieneko altuera izatea: gizonezkoek, 1,65 m, eta emakumezkoek, 1,60 m.

4- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo baliokidea edo goragoko mailako graduatu titulua izatea.

5- Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen diren baztertzeko osasun-kasuen taulako kasuren batean ez egotea.

6- Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, Herri Administrazioaren zerbitzutik bereizia ez izatea eta funtzio publikoak egiteko ezgaituta ez egotea.

7- Falta astun bat edo oso astun bat egiteagatik Euskal Herriko Polizia Kidegoren batean sartzeko hautaketa-prozeduratik baztertua ez izatea, salbu eta baztertzea aitortu zen egunetik zenbatzen hasita preskripzio epearen baliokidea den denbora pasatu bada.

8- B gidabaimena izatea

9- 2  hizkuntza-eskakizuna izatea

Hautaketa-prozedura honetan parte hartzeko eskabideak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean www.arkauteakademia.eus eskura dagoen eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztu behar dira. Epea abuztuaren 13an amaituko da. Oinarriak Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren uztailaren 13an (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2018/07/1803645a.shtml