HERRITARREI UDALETXEKO BALKOIA IREKIKO ZAIE DANBORRADA IKUSTEKO

Hilaren 19rako izena eman behar da

Iaz bezala, Ordiziako Udalak udaletxeko areto nagusiko balkoitik uztailaren 24ko danborrada ikusteko aukera emango die herritarrei.  Balkoian egoteko interesa dutenek eskaera egin behar dute udaletxeko herritarren arreta bulegoan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30etara) edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita, izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez.    Ordizian erroldatua egotea derrigorrezkoa da. Lekua mugatua denez, izena ematen dutenen artean zozketa egingo da eta aukeratua izango duen pertsona bakoitzak balkoira lagun bat eraman ahalko du. Eskaera epea 19an amaituko da eta 21ean egingo da zozketa.