GALDEKETA BATEK ORDIZIAKO HERRITARREN IRITZIAK JASOKO DITU HAINBAT GAIEN INGURUAN

Mugikortasunari lotutako gaien eta kirol azpiegituren inguruan galdetuko da

Ordiziako Udalak galdeketa bat egingo du telefono deien bidez datozen egunetan. Helburua gai desberdinen inguruan herritarrek duten iritzia ezagutuz parte-hartzea bultzatzea da. Batik bat, mugikortasunari lotuta dauden gaiei buruz, trafikoa, bidegorri sarea eta aparkalekuak, esate baterako. Baita kirol ekipamenduen inguruan ere. Jose Miguel Santamaria alkateak eta Gizarte Ongizateko zinegotziak, Iñaki Dubreuilek eman dute ezagutzera asmoa.

Udalean eta alderdi desberdinen artean eztabaida dago. Adibidez, erdigunean parkina beharrezkoa den ala ez zehazteko. ‘Dilema begi-bistakoa da. Udal gobernuak beharrezkoa dela uste du eta oposizioak dio ez dela hobekuntza bat Ordiziarentzat eta ez duela behar. Hilabete honetako Osoko bilkuran mahai gainean jarriko dugu proiektua erredaktatzeko partida, laugarren aldiz. Hoberena herritarrei galdetzea dela uste dugu, irtenbide bat izateko’.

Gainera, Ordiziako Udalak aurreko azaroan herritarren parte hartzeari atea zabaltzeko Mugikortasun Mahai jarri zuen martxan. ‘Oposizioko alderdiek uko egin diote Mahaiari’, erantsi du Santamariak, ‘nahiz eta hasieratik partekatu mahaiaren sorreraren erabakia eta  hasieratik gonbidatuak izan parte hartzera’, gogoratu du. ‘Mahaia osatzen dugunok birmoldatzeko prest gaude, aurrera egin nahi baitugu herritar eta talde askoren artean kezka sortzen duen gaietan, arazo batzuk konpontzen dituelako’, azpimarratu du.

Interes orokorreko gaiak herritarren parte-hartzetik abiatuta

Erakunde desberdinetan egindako lanketari esker, aparkalekuaren obra egiteko finantziazioa izango da. Informazio hori Mahaiko kidek eta Udaleko alderdi guztiek dakite. Hala, Ordiziaren garapenerako ‘nahitaezko’ azpiegitura dela uste dute agintariek, aukera berriak emango lituzkeelako, batez ere merkataritzari, turismoari eta azokari begira, eta orokorrean mugikortasuna hobetuko litzatekeelako. Halaber, trafikoari eta zirkulazioari buruz  galdetuko da, esanda bezala.

Kirol ekipamenduen etorkizuneko beharrak ere ezagutzeko martxan dago parte-hartze prozesua. ‘Ulertzen dugu herritarren artean orokorrean gai honi dagokion interesa neurtu behar dela, horregatik honegatik ere galdetuko da’, esan dute.

Udal gobernuaren helburua da ordiziarren partaidetza bultzatzea, interes orokorreko gaiak planteatuz. ‘Gardentasun, entzute aktibo eta elkarlanerako ariketa hoberena dela uste dugu, erabakiak hartzerakoan ahalik eta efektiboenak izateko’.

Parte-hartze prozesuak aurrera egingo du tailer batzuen bidez galdeketako emaitzak ezagutu eta gero.