KATALUNIAKO EGOERA DELA-ETA, ORDIZIAKO BOZERAMALEEN ADIERAZPENA

Ordiziako Udaleko Bozeramaleen batzordeko EAJ-PNV, EH Bildu, Ordizia Orain eta Irabazi Ganemos alderdietako ordezkariek honako erakunde-adierazpena onartu dute Katalunian bizi den egoera politikoaren inguruan:

1.- Ordiziako Udalak kezka adierazi eta baztertu egiten du egitateen bidez Kataluniako autonomian esku hartzeagatik, eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoek egindako operazio polizialagatik, zeinaren bidez erregistroak eta atxiloketak egin baitiren Generalitateko instalazioetan bere arduradun legitimoei.

2.- Ordiziako Udalak Espainiako Gobernuari eskatzen dio bertan behera utz dezala oinarrizko eta funtsezko askatasunen errepresio-estrategia, demokraziaren oinarrizko printzipioen aurkakoa.

3.- Ordiziako Udalak berretsi egiten du funtsezko printzipio demokratiko guztiekiko konpromisoa, eta elkartasuna adierazten die Kataluniako herriari, eta baita demokraziaren aurkako errepresio politikoa - Espainiako Gobernuak gidatutakoa- pairatzen diharduten pertsona eta erakunde guztiei.

4.- Ordiziako Udalak dei egiten du Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetatzera.