UDALAK ETXEBIZITZA HUTSAK ALOKATZEAREN ALDEKO APUSTUA EGIN DU

Eskaera egiteko epea abenduaren 31a arte zabaldu da

Ordiziako Udalak diru-laguntzak emango ditu etxebizitza alokatzeagatik.  Helburuak ondorengoak dira: ohiko etxebizitzaren ordainketa arintzea eta Ordizian dauden etxebizitza hutsen alokairua sustatzea. Diru-laguntza horretarako, onartutako ordenantzak zehaztutako  baldintzen arabera emango zaio onuradunari,  bere gain hartutako alokairu gasturako. Kontratua,  gutxienez hamabi hilabetekoa izango da.   

Diru-laguntzaren eskatzailea Ordizian erroldatuta egongo da gutxienez hiru urtetan eskaera aurkezteko unean, ez da etxebizitza baten jabe izango eta bere urteko diru-sarrerak 9.000 eta 25.000 euro artekoak izango dira.  Eskatzailearekin batera bizikidetza unitatea osatzen duten pertsona guztiak alokatutako etxebizitzan erroldatuko dira eta egunean egongo dira Ordiziako Udalaren zerga, tasa, ariel eta isunen ordainketan.  Gainera, onuradunak ez du izango inongo familia loturarik errentatzailearekin odolkidetasuneko edo ahaidetasunezko bigarren mailara arte.

250 euro hilero eta urtebetera gehienez

Etxebizitzak udal ordenantzan deskribatutako bizigarritasun baldintzak bete beharko ditu.  Gehienez hamabi hilabete lagunduko dira diruz eta emandako diru-laguntza hilean ez da 250 euro baino gehiagokoa izango ezta gastuaren %50a baino gehiagokoa ere.   Diru-laguntza hau eta horretarako jasotako beste laguntza batzuk ez dira bateragarriak.  Ez dira diruz lagunduko garajeen alokairua, komunitate eta administrazio gastuak.

Ezin izango dute diru-laguntza jaso ondorengoek: babes ofizialeko edo sustapen publikoko etxebizitzetarako eskaerek, azpierrentan emandakoek, logelen errentek, etxebizitza moduan erabilitako lokalek, Bizigune programaren barruan alokairuan dauden etxebizitzek, hilean 550 euroko kopurua gainditzen duten alokairuek eta urtebetez azpiko kontratuek.  

Diru-laguntza eskatzeko epea zabalik dago datorren abenduaren 31a bitarte. Ordiziako udaleko Arreta bulegoan egin behar da.  Ordenantza web gunean dago, www.ordizia.eus, Udala atalean (udal arautegia: ordenantzak eta araudiak, eta zerrenda honetan, azkena da).