DONAZIOEN TXANDA OSASUN ZIKLOAN

Hiru mediku arituko dira Barrenan asteazkenean

Asteazkenean donazioari buruzko hitzaldia emango da Osasunaren inguruan antolatutako zizloaren eta Ordizia 750 programaren baitan. Barrenan eskainiko da eta bertan egongo dira Rosa Sebastian, Miguel Angel Vesga eta Sabin Urzelay. Donazioa izango da gai nagusia.

Organo eta ehun donazioa hil ondoren pertsona batek egin dezaken doako keinu anonimo eta solidarioa da, azken arnasa eta gero bizitzak horien beharra duen pertsona batean jarraipena duela erakutsi dezakeena. Donazioaren kate solidarioa ez da amaitzen donazioarekin edo osasun arloko profesionalek egiten duten lanarekin. Donazio bati esker bizirik jarraitzen duten pertsonekin du lotura eta hauen taupadekin du segida.

Asteazkenean, urriaren 24ean, Barrenan 18:30ean eskainiko den hitzaldiarekin elkartasun hori eta mirari horiek bideragarriak izateko egiten diren ahaleginak emango dira ezagutzera. Era berean, donazioaren garrantziaz jabetu arazi nahi da. Hau da, donazioak bultzatu eta aurrera pausoa ematen dutenen eskuzabaltasuna eskertu.

Zehatz mehatz, hiru gai interesgarrien inguruan hitz egingo da:

1-      Organoen donazioa eta transplanterako ehunak: donazioaren historia laburra, hasiera, donazio eta transplante motak eta gaur egungo emaitzak (Rosa Sebastian. Ordiziarra, Donostiako ospitaleko zainketa intentsiboko medikua eta transplateen koordinatzailea).

2-      Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroak gure osasungintzan duen zeregina (Miguel Angel Vesga, Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroko zuzendari tekniko zientifikoa).

3-      Transfusioa, eskerrona eta emoziorik eragiten ez duen opari gisa ulertuta (Sabin Urcelay, Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroko saileko burua eta Gipuzkoako odol-emaileen elkarteko presidentea).