ANDRES DE URDANETAREN HITZALDIA, JOSE RAMON DE MIGUELEN ESKUTIK

Ostirala honetan, “Urdaneta y su tiempo” hitzaldia eta liburuaren bigarren argitalpenaren aurkezpena Barrena Kultur Etxean.

Ostirala honetan, irailaren 28an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Jose Ramón de Miguel ikerlariak eta  merkataritza-ontzidiaren kapitan ohiak  “Urdaneta y su tiempo” izenburu duen hitzaldia eskainiko du, eta liburuaren bigarren edizioaren aurkezpena egingo du Barrena Kultur Etxean, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.

2002. urtean De Miguelek hasi zuen Urdanetaren figura ikertzen, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen enkarguz. Hasieran hitzaldia eskaintzeko ikerketa txikia zena, “Urdaneta en su tiempo” liburua bihurtu zen. Lehenengo ikerketa horrek animatu zion De Migueli lanean eta Urdanetaren inguruko lortutako aurkipen berriak  agertu ziren bigarren liburu batean “Urdaneta y su tiempo” 2008ko apirilean kaleratu zena Ordiziako Udalak antolatutako Urdanetaren mendeurrenaren baitan.

Gaztelerazko lehenengo edizio hori agortzerakoan eta Ordizia 750 urteurrena ekimena baliatuz, Ordiziako Udalak liburua berrargitaratzea proposatu zion De Migueli, eta hauxe izango da ostirala honetan De Miguel berak aurkeztuko duena bere hitzaldian. Lehenengo ediziotik pasatako denbora eta batez ere Urdanetaren V. Mendeurrenaren testuinguruan izandako lan akademikoak, Urdaneta biografiaren hainbat pasarte ezezagunak jakitera eraman ditu. Horrela Mexikoko ikertzaileen lana oso baliagarria gertatu da, batez ere 1539-1553 urteen arteko Urdanetaren ibilerak  antzemateko, horregatik liburuaren  bigarren edizioa honetan denboraldi horretako apendize biografikoa erantsi da.

Gizon aurreratua izan zen Urdaneta bere garairako, XVI. menderako. Diplomatiko gisa zituen dohainek, nabigazio eta logistikaren gainean zituen ezaugarriek, eta antolaketarako zituen dohainek, ordura arte egindako toki ezezagunerainoko nabigaziorik luzeena egitera eraman zuten.Itzulerako bidaiak aldaketa ekonomiko eta kultural handiak ekarri zituen Ozeano Bareko herrialdeetan, gaur egun dirauten fruituak eman zituen.

 

Urdanetaren biografo onenaren eskutik, José Ramón de Miguel, ordiziar unibertsal honen berri izango dugu, ostirala honetan Barrena Kultur Etxean.