ASTEROKO ARGAZKIAK: JOSE LORENZO PUJANA

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Asteburu honetan Ordiziako Dantza Asteburua ospatzen da Ordizian, Amets Bide Kultura Elkarteak antolatuta eta Ordiziako Udalak babestuta, Ordizia 750 urteurrenaren barruan  .  Egingo diren ekintzen artean Jose Lorenzo Pujana dantza maisuari omenaldia egingo zaio, Pujana jaio zeneko 150 urteurrena ospatuz. Gaur gure txokora Jose Lorenzo Pujanari 1941. urtean Chapel Gorri Elkarteak egindako omenaldiaren argazki dakarkigu, baita beste bat Pujana Chapel Gorri dantza Taldeareki alboan dagoela, eta beste batzuk 1968. Urtean egindako omenaldiarena.Beste argazkiak ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI beheko laukitxoan.

Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu https://www.flickr.com/photos/77671898@N04/albums/72157679255593435), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidera bidali.

 

Jose Lorenzo Pujana Bidegain (Ordizia 1868 – Donostia 1947)

Jose Lorenzo Pujanak bost urte zituela hasi zen Olanok Ordizian zuen dantza eskolara joaten. Gorpuzkeraz txikia izanik dantzarako trebezia handia agertzen zuen. Bere lehen agerraldia Olanoren taldearekin Santa Anako festetan izan zen. Zortzi urte zituela jadanik dantzari taldeko buruzagia zen.

Olanoren heriotzaren ondoren bere irakaskuntza lana jarraitu zuen Pujanak. Iztuetak bere garaian egin zuen bezela, hainbat dantza talde sortu zituen Jose Lorenzok. 70 urte eman zituen Olanotik ikasitako dantzak erakusten.

1927. urtean Donostiako Udalak eskatuta, Donostiara etorri zen Pujana. Bertan Donostia eta Gipuzkoako Dantza Eskolaren ardura hartu zuen. 20 urtez izan zen dantza maixua Donostian, 1947. urtean hil zen arte.