HITZALDI BERRIA ORDIZIA 750 HISTORIA ZIKLOAN

“Moskuren ostean eta Leipzig baino lehen. Gerra napoleonikoen gudu txiki handi bat. Ordizia 1813”.  Carlos Rilovaren hitzaldia, ostiralean,Barrena Kultur Etxean; 19:00 H. (gasteleraz)

Ostiral honetan, maiatzaren 4an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Carlos Rilova Jericó historialariak  “Después de Moscú y antes de Leipzig. Una pequeña gran batalla de las guerras napoleónicas. Ordizia 1813” izenburu duen hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.

Hitzaldian azpimarratuko da, Ordizian eragin zuzenagoa eduki zuten gerra napoleonikoen gertaeren garrantzia. Gertakizun historiko horiek, hitzaldian azalduko den bezala, berebiziko garrantzia eduki zuten gerra horietako guduen garapenean, hala nola, 1812ko Moskuko gerran edo 1813ko Leipzipekoan.

Carlos Rilova Historia Modernoan eta Garaikidean lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan 1992an, Historiako ikasketak 1987an hasi zituen orduko EUTGko Historiako fakultatean. Historia Garaikidean doktore, Euskal Herriko Unibertsitatean, “Fermín Lasala y Collado: vida de un parlamentario vasco (1832-1917)” izeneko tesiarekin, zeinak bikain cum laude kalifikazioa jaso baitzuen 2007an).