ORDIZIA HIRI HEZITZAILEA EGITASMOAREN ADITUAK ORDIZIAN ELKARTUKO DIRA HERRITARREKIN ASTEAZKEN HONETANK APIRILAREN 25-26

Apirilaren 25ean eta 26ean, Hiri Hezitzaile jardunaldiak ospatuko dira

Ordizia Hiri Hezitzailea egitasmoaren inguruko jardunaldiak ospatuko dira asteazken eta ostegun honetan.Alde batetik, 25eko saioa 18:00etan hasiko da Ordiziako Udaletxeko ekitaldi-aretoan,   “Hiri Hezitzailearen eraikuntza: aukerak eta erronkak” lemapean. Saioa herritar guztiei irekita egongo da. Beste aldetik, 26ean, goizean Ordiziako Barrena Jauregiko ekitaldi-aretoan “Hiri Hezitzailea: Gobernantza berri bat” saioa egingo da udal politiko eta teknikoentzat da. Jose Miguel Santamaria alkateak, Joseba Aranburu kultura zinegotziak eta Eritz Perlines koordinatzaileak eman dute Ordiziaren 750. Urteurrenaren baitan antolatu den ekimenaren berri.

2014an, Ordizia Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteko kide egin zen. Horrek, Hiri Hezitzaileen Gutunaren bide-orrian ezartzen diren oinarriak sustatzeko eta betetzeko Tokiko Gobernuaren eta Ordiziako jendartearen konpromisoaren hasiera ekarri zuen.

Oinarri horien artean, heziketa eskolatik eta familietatik harago zabaltzea nabarmentzen da. Horrela, eragile hezitzaile bezala, berebiziko garrantzia hartzen dute erakundeek, elkarteek, talde informalek eta, oro har, jendarteak. Ordizia Hiri Hezitzaileak belaunaldien arteko harremanak sustatzea du helburu eta “heziketak ez dauka adinik” premisari jarraituz, adin desberdinetako taldeekin jarduera hezitzaileak egin nahi ditu.

Bestalde, Ordiziak herri-nortasuna gordetzeko konpromisoa hartu behar du kultura- eta historia-ondarearen ezagutzak zabalduz. Halaber, herriko jaietan eta ekintzetan etorri berria den jendea eta ezaugarri sozioekonomiko ezberdinak dituena (kultur aniztasuna, bazterketa arriskuan dagoen jendea) barne hartzeko ahalegina egin behar du.

Egitasmoa sozializatu eta herritarren inplikazioa handitzea helburu

Herritarren parte-hartzea, espazio publikoen erabilera egokiaren batera, funtsezko elementua da, baita familiak heztea eta herriko talde ezberdinetako ordezkariez osatutako batzorde eta erakundeak sortzea ere.

Hiri Hezitzaile proiektuaren barnean dagoen talde eragilearen ideia izan da jardunaldia antolatzea. Lehengo urtean eraturiko talde eragilea oso inplikatuta dago proiektuarekin, eta jardunaldi honen eraketaren islada dela esan daiteke.
Hiri Hezitzaile proiektuaren sozializazioa egiteko asmoz jorratu da eta herritarren eta hiriaren inplikazio handiagoa lortzeko. Proiektu honetan gizartearen parte hartzea beharrezkoa da eta proiektu honi aurrera pausoa emateko asmotan egin da.

Jardunaldian, beste batzuen artean, hizlari hauek egongo dira:

Marina Canals (Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteko Idazkari Nagusia)

Albert Soler (Granollerseko Udaletxeko Pertsonen Zerbitzurako Nagusia)

Jordi Collet (Hezkuntza Soziologiako irakaslea Vic-eko Unibertsitatean)

 

Harremanetarako:

Tlf: 608 675 791       Gmail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.           www.ordiziahirihezitzailea.eus             

Edukiak:

egitaraua 25

egitaraua 26