sorosleEz da beharrezkoa izango aldez aurreko ezaguerarik izatea

DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako mediku, erizain eta monitoreak lehen sorospen ikastaroa eskainiko dute martxoaren 4tik 22ra bitartean Barrena Jauregian. Helburua da parte hartzaileek ikastaro praktiko-teoriko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ikasi ditzaten egunero aurkitu ditzaketen egoera nagusien aurrean zer egin dezaketen erakutsiz; bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak edota erredurak sendatzea...

Funtsezkoa eta oso erabilgarriak diren ezaguerak era erraz eta entretenigarri batean, gai-zerrenda baten arabera azalduko dituzte, hezkuntza praktikoekin txandatuko direnak. Ikastaroa 19:00etatik 21:00etarako ordutegia izango du. Beharrezkoa izango den materiala eta ikus-entzunezko baliabideak DYAk berak kudeatuko ditu. Aipatzekoa da, azterketak gainditzen dituzten ikasleek EHU unibertsitaterako 2 kreditu ematen dituen Sorospen Titulua eskuratuko dutela.

Interesatuta dagoen orori dago irekita; ez baita beharrezkorik maila minimo bat izatea. Hala ere talde murriztua izango da, beraz ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Horretarako eta informazio gehiagorako hemen sartu http://ow.ly/hEhEu edota deitu 943 46 46 22 telefono zenbakira. Matrikularen kostua 100 eurotakoa izango da.