DESFIBRILADORE SAREA OSATU DU ORDIZIAK

Erabileran trebatzeko ikastaroa eman da aste honetan

Ordiziako Udalak lau desfibriladore erosi ditu Udaltzaingorako, Zuhaizti zentro sozialerako, Barrena kultur etxerako eta Babes Zibila boluntario taldearentzat. Majori eta Altamira kirol guneetan zeudenei gehitzen zaizkie. Erabileran trebatzeko ikastaroa eman dute Osakidetzako medikuek, doan Udaletxerako, Babes Zibilako boluntarioei, Zuhaizti elkarteko arduradunei, Udaltzainei, kiroldegiko langileei, kirol taldeei eta turismo bulegoko eta kultur etxeko langileei, astearte eta asteazken honetan.

Ekimena EAJ-PNV eta PSE-EE (PSOE)-ko ordezkariek osatzen duten udal gobernuaren akordioaren baitan gauzatu da. Honen helburua da udal eraikinak gailu hauekin hornitzea, bizitzak salba ditzakete eta. Erosketak 7.356 euroko kostua izan du.

Desfribiladoreak boltaje altuko deskargak ematen ditu bihotzaren erritmoa berreskuratzeko arritmia kasuetan eta gertatuz gero, bizirauteko aukera gehiago dago. Erabilera erraza eta segurua da eta osasungintzan adituak ez direnak erabili dezakete ezagupen minimo bat izanda. Beraz, larrialdi bat bideratzeko beharrezkoa da egoera antzematen jakitera, ahalik eta azkarren artatzea eta, desfibriladorea izanez gero, gailua erabiltzeko gai izatea. Horregatik antolatu da aipaturiko ikastaroa.

Hala, esan daiteke aste honetatik Ordizia prestatuagoa dagoela ezusteko kardiako bati aurre egiteko, larrialdiko zerbitzu medikuak gerturatzen diren bitartean.