Elikagai baten truke munduko ogi bat dastatzeko aukera izango da igandean

Urriak 16an eta 17an Elikaduraren mundu eguna eta Pobrezia erauztearen aldeko mundu eguna izan dira. Gizaki guztion elikadurarako eskubidea aldarrikatzeko  eta pobrezia erauztearen alde jarduteko/ekiteko, Dar-Dar produkzioak gizarte Ekimenezko kooperatibak, D´Elikatuz zentroak eta Ordizia Kolorek, Ordiziako Udalaren laguntzaz hainbat ekimen antolatu ditu urriak 22, iganderako.

Programa, herritar guztiei luzatuta, honakoa da:

·  Eguerdiko 12:00etan Munduko kultura desberdinetan jaten diren ogien prestaketa tailerra. (Taloa,Txapatia, Rotia, Bagreba…).

·  Eguerdiko 13:00etan Munduko ogien tailerrean prestatutako ogiak dastatzeko aukera. Ogiak lortzeko, hauen trukean Ordiziako Udaleko elikagaien banaketarako jakiak entregatu beharko dira. Jaki taldeak hautatzerakoan D´elikatuz zentroak D´elikatuz Bizi kanpainaren baitan landutako gidaren irizpideak dira oinarri.

Munduko herrialde desberdinetako musikariak zuzenean joko dute goizean zehar.

Hiri Hezitzaileen foroaren baitan garatzen den Giza Eskubideak Herrira proiektuaren proposamen bat da hau. Ordiziako biztanleak, eragileak eta abar dira proiektu honen ardatza. Giza Eskubideen inguruan hauek sentsibilizatuaz eta heziaz justizia soziala bermatzeko helburua du.