Beste behin, ohiko hitzordua jarraiki, urteko batzarra egin du zentroak

Aurreko ostegunean, apirilaren 27an, Zuhaizti zentroak urteko batzarra ospatu zuen. Zuzendaritza taldeak 2016ko kudeaketaren memoria eta kontuak azaldu zituen eta, bere onarpenerako, 2017ko aurrekontua eta Zuzendaritza talde berria.

Rakel Bravo presidenteak ongietorria eta aurkezpena egin ondoren, urtean hildako kideak gogoratzeko ohiko minutuko isilunea egin zen. Ondoren, Iñaki Dubreuilek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak hartu zuen hitza Ordiziako Udalak zentroarekiko konpromisoa eta babes historikoa berresteko. Babes hori laguntza ekonomikoan eta laguntza tekniko eta profesionalean datza...

Ekintzen memoria eta Zuzendaritza taldearen berritzea

Kristina Altuna teknikari eta Zuzendaritzako kideak eta Jabier Barandiaran idazkariak urteko ekintzen memoria zehaztu zuten. Programa zabala, osoa eta anbizio handikoa garatu da, ohiko ekintzekin batera berriak txertatuta.  Ohikoen artean, irteerak, ibilaldiak, xakea, billarra, abesbatza, ikastaroak eta tailerrak (eskulanak, soinketa, informatika, erlaxazioa, gizonezkoei zuzendutako sukaldaritza…), belaunaldien arteko jarduerak, partaidetza eta laguntza sustatzaileak (Goazen Ordizia, Gizarte Ongizateko aholku kontseilua, Ordizia Hiri Hezitzailea, etab). Berrikuntzen artean, smartphonei buruzko tailerra eginda aurreko urtean. Pedro Diaz diruzainak 2016ko kontuak azaldu 2017koak aurkeztu zituen.

Azkenik, Zuzendaritza talde berria osatu zen. Honakoa da: Rakel Bravo, lehendakaria; Eva Escaño, lehendakari-ordea; Juan Manuel Blanco, idazkaria; Pedro Díez diruzaina; bokalak, Izaskun Zubelzu, eta Rufina Alonso, eta hauekin batera kide berriak: José Luis Estévez eta Jesús Mª Martínez de Albeniz, Blanco Idazkaria ez ezik.

Ordiziako Udalak Zuzendaritza taldeak egiten duen lana aitortu eta eskertu nahi du, kideen dedikazioa eta konpromisoa; baita bazkideak direnen parte-hartzea ere. Era berean, oraindik bazkide ez diren jubilatu eta pentsionistak, Zuhaizti zentroaren bizitza osasungarri eta aberatsean parte hartzera gonbidatu nahi ditu.