2014-12-17 katxalinBarrenan izango da, 17:30ean. Hitzaldia Katxalin elkarteak antolatu du, eta Lourdes Aritziturri doktorea izango da hizlaria

Katxalin elkarteak (Bularreko eta Ginekologiako Minbiziak eragindako Gipuzkoako emakumeen elkarteak) bularreko minbiziaren prebentzioari buruzko hitzaldi bat antolatu du Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate sailarekin lankidetzan. Hitzaldia bihar da, hilak 18, 17:30ean, Barrenako areto nagusian, eta hizlaria lanetan Lourdes Aritziturri Donostikoako Onkologikoko doktorea ariko da.

Katxalin elkartea 1995etik ari da Osakidetzarekin elkarlanean "Bularreko minbiziaren detekzio goiztiarra" programaren barruan. Programa hau 50 eta 69 urte bitarteko emakumeei zuzenduta dago. Bularreko minbiziaren arrazoien azterketaz, tratamentuaz eta prebentzioaz hitz egingo du Aritziturrik.