2014-11-24 familiaSOS Arrazakeriak sustatuko ekimenak Goierriko 10 familia elkartu ditu

Atzo, azaroak 23, SOS Arrazakeria erakundeak sustatutako Bizilagunak ekimeneko bazkariak egin ziren Goierriko hainbat etxetan. Guztira bertako eta atzerriko jatorriko 10 familiak egin zuten bat ekimenarekin, eta baita dinamizazio lanetan aritu ziren laguntzaileak ere. Goierriko kasuan, Nikaragua, Pakistan, Nepal, Ekuador, Argentina, Ordizia, Beasain, Lazkao, Itsasondo eta Zaldibiako pertsonak elkartu ziren.

'Bizilagunak: aldameneko familia' egitasmoa hirugarren urtez jarraian ospatu zen atzo. Ekimen honen helburua bertako eta atzerritar jatorriko pertsona eta familien artean elkartzeak sustatzea da, eta mahai baten inguruan partekatzea janari, ohitura, bizipen, kultura, jatorri, sinesmen, hizkuntza, borroka, erritmo, sormen, ideologia, itxaropen, sentimendu, ametsak...

Elkartze hauen bidez, bertakoen eta kanpokoen arteko harremanak zabaldu nahi dira, zailak askotan aukera faltagatik, eta jendeen arteko sareak ehundu nahi dira.