Image
Image

AUTOBUS GELTOKIEN ALDAKETA EGUBERRITAN

autobusGeldialdialdien aldaketa Eguberrietako Azoka Bereziaren ondorioz

Abenduaren  26an  Ordizian ospatuko den Eguberriko Azoka Berezia dela eta, aldaketa batzuk izango dira autobusen geldialdietan:

Beasain norabideko GOIERRIALDEAko  autobus  geltokiak (Tximista, Gudarien Etorbidea, Ordizia eta Urdaneta 40),  Joseba Rezolako geltokietan (Renfe, bomberia) , Otegi-Enea (ANEXO)ko geltokian eta Urdaneta 78 (Malkasko) ko geltokian  jarriko dira.

Ordizia kalean LA BURUNDESA, ALSA-CONTINENTAL eta PESAko  autobusak duten geltokia  EZ DA  EGINGO. Egun  hori osoan, 24 orduetan,  empresa  hauen bidaiarei autobusa Beasainen hartzea gomendatzen zaie. RENFEko geltokia, Donostiako norabidean, beti bezala egingo da. 

TOLOSALDEA autobuseko  geltokia Tximistako geltokian egingo da.

Aldaketa hau, behar den bezala adieraziko zaie   autobus hauen bidaiariei  kaleko iragarkiaren bidez.

HASI DIRA OIANGUKO ZELAIETAKO POSTEAK KENTZEN

OainguUdalak Oianguren inguruan martxan jarritako prozesu parte hartzailean hainbat eskaera jaso zituen genituen. Eskaera horien artean golf zelaiko zutoin edo posteak kentzea aurkitzen zen.

Sareak berehala kendu eta espazioa erabat ireki bazen ere, zutoinak kentzea ez da hain samurra gertatu. Ez zailtasunagatik, baizik eta jartzeak koste handia izan zuen bezalaxe, kentzea ere ez zelako merkea.

Horregatik, Oiangu Bizirik eta Publikoa plataformako kideek adierazi zutenean beraiek lor zezaketela zutoinak dohainik ken zitzakeen norbait, Udalak baiezkoa eman zuen. Baina orain artean ez da posible izan lan hori burutzea hainbat arrazoirengatik. Azaroaren 7an ordea, jada zutoin horiek kentzen hasi dira, eta eskerrak eman nahi dizkiegu Plataformari lan horrengatik. 

Lan hau beste urrats txiki bat da Oiangu berreskuratzeko eta zaintzeko bidean. Hurrengo hilabeteetan joango dira definitzen aurrerantzean emango direnak.

AGARRE BIDEKO BERRITZE LANAK

AgarreHurrengo hilabeteetan Iturrioz eraikuntzak enpresak Agarre bidea berritzeko lanak burutuko ditu. Ondorioz, Lazkaibar kalean barrena zama handiko ibilgailuak ibiliko dira. Horregatik kale horretatik igarotzerakoan arreta handiagoa izatea eskatzen zaizue.

Honekin batera, jakinarazten da lan hauek irauten duten bitartean skate parkea itxita egongo dela oinezkoen sarbidea itxita baitago.

Sortuko diren eragozpenak ulertuko dituzuelakoan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image